Alberto Ladron Arana iruindarra da, 1967an bertan sortua. Maisu eta psikologia ikasketak egin zituen eta gaur egun Nafarroako Unibertsitate Publikoan lan egiten du, ordenantza gisa. Orain bost bat urte hasi zen idazten eta azkeneko bizpahiru urteetan eman da ezagutzera: 1999an eta 2000n, Iruñeko Udalaren egile berrientzako saria eskuratu zuen, eta 2001ean eta 2000an, berriz, EHUren fantasia ipuinena. Kontakizun laburrak idatzi ditu: hala nola «Zurrumurruaren estrategia», «Traidorea» eta «Udazken sargori bat». Bi nobela plazaratu ditu dagoeneko: «Itzalaren baitan», Irun Hiria Saria eman ziona, eta «Xake Mate». Honekin, iaz, I. Augustin Zubikarai nobela laburren saria irabazi zuen.
Euskaldun berria izaki, euskal literatur plazan agertu aurretik gaztelaniaz idatzi ote zenuen?
Idazle hasiberri bezala jo izan duzu zure burua. Tenore egokian plazaratu al zara?
Bi eleberri plazaratu dituzu: «Itzalaren baitan» luzea eta «Xake Mate» laburra. Zein alde dago bien prestatze eta taxutzeko eran?
«Xake Mate» II. Mundu Gerra ondorengo garaian kokatua dago, Alemaniako hiri batean. 11 urteko mutiko elbarria da protagonista. Zerk bultzatu zintuen nobela hau idaztera?
Gerra gaia izaki, xake jokoa baliatu duzu eleberria eraikitzeko. Ezagutzen duzu xake jokoa? Jokatu ohi duzu?
Literaturan heriotza osagai funtsezko izaten da eta heriotza gerran gailentzen da. Zuk II. Mundu Gerra aukeratu duzu. Arrazoi berezirik?
Heriotza eta xake jokoa tarteko, izua nagusitzen da zure nobelan. Krudela da kontatzen duzuna.
Lehen pertsonan idatzia, izenik gabeko protagonista da liburukoa, lotsatia, uzkurra. Ez ikusmena ez usaimena, hotsa da bereziki protagonistaren oroimena biziarazten duena. Zergatik hotsa?
Xake barruko elementuak kontuan hartuta: erregea, erregina, mailaz mailako militarrak: protagonista peoia dugu. Ondorio bat atera dezakegu: aurrera atera zaitezke baldin eta zure aukerak ongi baliatzen badituzu...
Idazle eleberrigile gisa azaldu zinen euskal literaturaren plazara «Itzalaren baitan» eleberriarekin. Ia 500 orrialde dituen nobela mardula. Testu moderno eta eleberri magikotzat joa...
Baiki, magia da «Itzalaren baitan» liburuaren gai nagusia. Betidanik gustatu zait nobela fantastikoa. Liburu honekin zerbait berria egin nahi izan nuen fantasiaren nobelaren munduan. Genero honetan topiko berberak agertzen dira ia beti, ezpatak eta dragoiak. Nik zerbait modernoa egin nahi nuen, eta batez ere, beste genero batzuetako elementuak sartu, hala nola, eleberri beltzaren mundukoak, beldurrezko kontakizunetatik ateratako gauzak, gaurkotasuneko gauza bat egin nahi nuen finean. Baina, hori lortu dudan irakurleak esan beharko du, noski.
Nola hartzen da genero hori euskal irakurleen artean?
Badirudi azken aldi honetan modan jarri dela, «Eraztunaren Jauna» eta «Harry Potter»ren liburuak horren lekuko dira. Magiaren gainean eraikitako fantasiazko istorioak dira. Baina, ez dakit euskal literaturaren munduan halako moda sartu den. Nik uste dut hemengo idazleak lurrari atxikiak daudela, ez zaie fantasia gehiegi interesatzen. Baina nire ustez beharrezkoa da.
Zure eleberri hau J.R.R Tolkienen literaturarekin lotu daiteke. Zer iruditzen zaizu «Eraztunaren Jauna» liburua eta egilea bera?
«Itzalaren baitan» liburua genero honekin lotzen ahal da, bai. Liburu honek betidanik liluratu nau. Bizpahiru aldiz irakurri dut, baita «The Hobbit» bere liburu ezaguna. Euskarara ere itzulia dago eta berriz ere irakurtzeko parada edo aitzakia ona da. Tolkienek mundu bat asmatu zuen eta, historian zehar, belaunaldiak eta belaunaldiak liluratuko dituen liburua sortu zuen, nire ustez. Badirudi gaur egun modan jarri dela, filmak direla-eta ospetsua egin dela. Baina, nire gustuko, filmak ere ondo daude. Zuzendaria Tolkienen jarraitzailea da eta ongi islatu du berak idatzitako mundua.
Literatur plazan modu onean sartu zinen. Bi sari irabazteko dohaina izan duzu.
Ni bezalako hasiberri batentzat, sariena bide bakarra da, edo bakarrenetarikoa.
Zerk harritu zaitu plazan agertze honetan?
Bada, agian, nire xumean izan dudan arrakastak. Uste baitut mundu honetan sartzea ni sartu naizen moduan sartzea baino zailagoa izan behar duela, hori zen behintzat nik nuen ideia.
Euskal literaturaren plaza edo beste gisa batez erranik, euskal literaturaren paisaia. Nola ikusten duzu berau?
Egia erran ez dut sobera ezagutzen paisaia hori. Ezagutzen dudan apurraren arabera, paisaia nahiko jendetsua ikusten dut, gero eta ñabardura handiagoko paisaia da, geroz eta kalitate handiagokoa.
Idazle gisa berriz, paisaia horretan zure burua?
Nik ez dakit paisaia horretan nire burua agertzen den ere, agertzekotan bigarren plano batean agertuko nintzateke
![]() |
|
||||
1892 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa