Garaia duk, motel, esaiok! Ez pentsa geiho, esaiok! Amodioaren aurrean egia lotsagabe esaten ikasi behar duk» zioen 1988ko Hertzainak-en abesti ezagunak. Garai hartan gazte asko identifikatu zen kantarekin, Euskal Herrian nekez ligatzen omen zelako. Eta ez dirudi kantak gaurkotasuna galdu duenik, euskaldunak ligatzen txarrak garela nahiko zabaldua dagoen iritzia baita. Euskaraz ligatzea, gainera, gaitzagoa gertatzen omen zaio askori. «Gauza batzuk euskaraz esatea oso ęhorteroĘ geratzen da» erantzun digu galdetutako gazte batek; «niri ez zait ateratzen ęgustatzen zatzaizkitĘ eta horrelakoak esatea» beste batek. Eta egia da bihotzeko kontuetan erdaratako erreferentzia ugari dugula. Bada, euskarazko erreferentziak zabaltzeko kezkarekin batzuk hasi dira lanean. Lasarte-Oriara hurbildu gara, bertako Ttakun Kultur Elkarteko Aisialdi Saileko buru den Ińaki Eizmendirekin hitz egitera.
MAITE ZAITUT
LIGATZEKO ZERRENDA
Txolinduta egon: Gaztanberatu, txora-txora eginda ibili, eulia kaketan bezala egon, ur gaineko aparretan ibili.
Larrua jo: txortan egin, txorta jo, txotxoka egin, mok-mok, gainkatu, tiki-tiki, estali.
Ligatzen saiatu: nesketara/mutiletara joan, erasoa bota, katotan ibili.
Masturbatu: kanpaia jo, xagua klikatu, idiarena egin, partxisera jokatu.
Piropoak: neskamotza, larru onekoa, mutil/neska puska, mutil/neska katxarroa, hori gerribuelta!, popa-eder.
Sexu jolasean aritu: lardaskan aritu, txokolatinak izan, zirri egin, larrea aurkitu.
Musukatu: zopa-janean aritu, mukiak jan.
Bergarako Jardun Euskara Elkarteak urtero amodiozko gutunen lehiaketa antolatu ohi du. Azkenekoak, ordea, berrikuntza bat izan du, ohiko gutunen lehiaketaz gain, sakeleko telefono bidezko maitasun mezuen lehiaketa ere antolatu baitute. Gazteen artean hain zabalduta dauden sms-etan maitasunak ere tokia bazuela pentsatu zuten antolatzaileek. Eta orotara 57 mezu jaso zituzten; 14 urte zituzten lehiakide gazteenek eta 54 zaharrenak, baina parte hartu duten gehienak 20 urtez beherakoak dira. Saria Azpeitiko Gorka Beobidek lortu zuen eta sari banaketa ekitaldia joan den otsailaren 14an, San Balentin egunean burutu zen.
Mezu saritua:
Zuretzat; (m)imoak, (a)isia, (i)lusioa, i(t)xaropena, d(e)sioa, guzti(a)!
Beste mezu batzuk:
Nere bizitzari argia ematen dion pertsona bakarra zu zara bihotza.
Zu nire bezain ni zure, bide banatan baino batean ez hobe?
Maite beltx hori, hire ikatzaren epela behar diat negu gorrian nire berdetasuna hori ez dadin.
Arraintsua itsasoa, landaretsua basoa, zu zaitut beti nire bizitzan, maitasunaren gozoa.
Eder hori: sakelekoaren leihoa ireki eta bihotzak lagun egin eta, eguzki izpiekin talka egin dut. Goizero zurekin ernatzen naiz maittia.
Iturri ondoan nago. Zatoz atoan laztana, gaurko hotzagaz gerritik heldu eta mosu bero bat emongo deutsut. Maite zaitut.
Zeinek eman deutsu baimena nire bizitzan sartzeko? Zeinek niri askatasuna kentzeko? Eta zeinek nire bihotza hola urraketako? Nik neuk.
Kuttuna! 10etan Bihotz kalean, sentimenduen atarian eta amodioaren pisuan, ados? Ez ahaztu kondoiak... ezta arima ere.
Iep wapisimo! erran nai datzt lenengo lagun 1 zinla, gro ilusio 1 ta orain nre bihotzean dagon gauzaik edrena!! Aunitz mait datzt mxu aundi 1.
Bixotxa! 23 urt egitn dizkiagu gaur: Zorionak!
Joeee! Horrenbeste kontzentratu naiz zure mezuko muxuan, ezpainak itsasita gelditu zaizkidala! Etorri ni salbatzera!!!
Zugnak sntimnduk z dt mugark infntoan galtzn dielko, amtsk zugnko maitsna areagtzn dt mund irealn burtik kndu ezin zaitdalk; m. zaitd al diotsut ne biotzn jab zalako
![]() |
|
||||
1891 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa