Astekaria

 Elkarrizketak 

JOXANTONIO ORMAZABAL: "ARTISTA ZEN 'BOLAS' GEZURRAK EGIAREN KOLOREZ ESATEN"

Irudia

Pilar Iparragirre


1891. alea
2003-03-16
alde 0    kontra 0

Ezagutu al zenuen zuk Antonio «Bolas»?

Jakina. Biak zegamarrak ginen, adinak adin, oso lagunak, bera baino hogeita bost urte geroago jaioa banintzen ere. Izan ere, Antonio 1923ko urriaren 20an sortu zen, eta 1999ko ekainaren 14an joan zitzaigun, munduan 76 urte igaro ondoren. Bizi izan zen bitartean nahiko barre eta algara eragin zion jendeari, gorputzez txikia izanik irudimenez erraldoia baitzen. Igeltseroa langintzaz, etxez etxe ibili zen urte askotan zehar, beti irribarretsu. Oso gizon berezia zen, originala inor izatekotan, baina ez egiten zituen gauzengatik, esaten zituenengatik baizik. Egia esan, gezurrak esateko artearen jabe zen hura.

Nolakoak ziren haren gezurrak?

Oso politak, finak, irudimentsuak, denak barrez lehertzen jartzeko modukoak. Antonio artista zen gezurrak egiaren kolorez esaten. Antonio, untxiak hankaz gora jarri eta jezten zituen baserritarra baitzen, adibidez, baina baita pijamarekin lo egin ordez, galtzei buelta emanda lo egiten zuen «señoritoa» ere...

Zerk bultzatu zaitu «Antonio Bolas» liburua egitera?

Askotan esan ohi zidaten Zegaman Antoniok merezi zuela liburu bat egitea, bere gezurrak eta asmazioak kontatuz. Eta, egia esan, neuk ere horixe pentsatzen nuen. Beraz, asmo horrekin hasi nintzen han eta hemen Antonioren pasadizoak jasotzen. Bai Antonioren etxean, bai herritarren artean, harrera ezin hobea egin didate, eta hori ez nuke utzi nahi eskertu gabe. Bestelakoan, nik nahi dudana da liburu hau haurrek, gazteek eta helduek irakurtzeko modukoa izatea. Lan zail samarra hartuko nuen, agian. Ez dakit gauza onik egin ote dudan. Saiatu bai, behintzat.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1890
 
azala1889

1891 zenbakia.
2003ko martxoaren 16a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza