Ahalmen urriko pertsonen hazpegiek ez dute bere ahalmen kognitiboa eta mentala determinatzen. Down sindromea dutenen hazpegiek berehala salatzen dute beren izaera. Isabelek honela azaldu digu bere esperientzia:«Aitor sortzean ez genekien Down sindromea zer zen ere. Pentsa dezakezun azkena da. Zergatik guri hau? Informazio dena patologiaz osatua dator. Beldurtu egiten zara. Seme europar bat itxaron duzu eta asiarra aterako balitz bezala da. Ez gaude prestatuak».
EZ DIRA POLITENAK
NERABEEN GARAI ZAILA
Mirentxuk ez du bere burua Down sindromea duentzat jotzen. Bera ezagututa, ez da harritzekoa. Mirentxuk diabetes eritasuna dauka, berak eman digu eritasunaren berri:«Arazo pankreatikoa da. Intsulina sartu behar dut egunero, hormona natural bat. Nire pankreasak badu, baina gutxi. Nirea ęBatĘ tipokoa da eta ez du nahiko hormonarik jariatzen. Intsulina giltza moduko bat da, karbono-hidratoak sartzeko zelula irekitzen duena. Zelulak biziarazten dituen energia da, bestela, intsulinarik gabe, azukrea odolean geratzen baita», ahoa bete hortz geratzeko moduko azalpena. Argazkiak egin nahi dizkiogula esan diogu bestalde, baina ezezko borobila eman digu Mirentxuk.
EZ DA LEGE KONTUA SOILIK
EZ GARA SOLIDARIOAK
DISKRIMINATUEK DISKRIMINATUAK
Anfas (Asociación Navarra de familiares de amigos de subnormales) ahalmen urriko pertsonen elkartea da, duela berrogei bat urte sortua. Bere baitatik Onartu elkartea eta Tasubinsa enpresa sortu ziren. Onartu laguntza-zentro bat izan zen, arazo sakoneko pertsonen integratzeko xedez sortua. Orain zenbait urte desagertu zen, administrazioarekin zuen hitzarmenak porrot egin ondoren. Javier Aldaz, Anfas elkarteko idazkari ohiak dioenez «ekonomiaren aferak negoziatzea zaila da. Onarturen hitzarmena bertan behera geratu zen, hitzarmena txarra zelako. Geroago, ekimen hau ardura publikotik ekimen pribatura pasa zen kontzertuen bidez». Tasubinsa Nafarroako enpresa inportanteenetako bat da gaur egun, 1.300 langile ditu: Orkoien, Beriain, Noain, Etxabakoitz, Burlata, Lakuntzan... Tasubinsaren %85aren akzioak Anfasena dira.
Mirentxu Tasubinsan ari da. Joan den abenduan hasi zen lan munduan. Goizeko 7:30etatik 14:30etara ari da, 7 orduz. Miren Agirre, bere ama, honela mintzatu zaigu:«Zentroa oso polita eta egokia da. Jendea ikustean harritzen zara. Agian, guk beste ideia eta perspektiba bat izan dugulako. Baina berauek markatzen dute lan erritmoa eta Mirentxu oso pozik dabil».
Tasubinsa manufaktura-enpresa, kate-produkzioan antolatua da. Mirentxu da mintzo dena:«Denetarik gaude, batzuk, kakotxen artean ęgaizki eginakĘ daude. Badaude zailtasunak dituztenak. Badaude gorrak eta mutuak, denetarik. Batzuei kostatzen zaie hitz egitea. Badaude ere Down sindromea dutenak». Mirentxu ez da lan egiten dutenekin identifikatzen. Ez du ere bere burua Down sindromea duten gisara ikusten.
Guraso hauen ustez, hezteko ahalegina eta emaitza ez datoz bat. Mirentxuk «FP sanitarioa» egin zuen eta ahalmen urrikoekin ari da lanean. Gizartean integratzeko lan egin du beren alabak, baina jarraikortasunik ez dago:«Integratzeko bi aldeak behar dira, integratu behar dena eta integratzailea. Ahalmen urrikoek eta familiek ahalegindu egin behar dute, baina gizartea ez dago oraindik jarria. Lehen eta bigarren mailan eta institutuan bai, baina gero jarraipenik ez dago», diosku Javier Aldazek.
DOWNEN ELKARTEA. Isabel Urzainki, Aitorren ama, «Nafarroako Down sindromearen elkarte»ko lehendakaria da. Elkartea Down duten haurrentzako bereziki sortu zen, 1990ean. Hona zergatia:«Down dutenek ezaugarri bereziak dituztelako, ez dira autistak edo buru-elbarriak. Estatuko beste lekuetan ere beste urritasunak dituzten kasuentzako elkarte bereziak daude haurrak modu espezifiko batez tratatuak izateko».
Haur hauek heziketa arloan, lan esparruan nahiz gizartean integratzea du helburu elkarteak. Ahalmen urriko pertsonak guztion esparruan sartzea, alegia. Haur trisomiko hauen gurasoak ez daude gustura, haur eta nerabezaro garaian gehiago egin daitekeela uste dute:«Kontzeptu oker batetik abiatzen gara, haurraren urritasunetik, egin ezin duena gogoan, harlauza bat daramagu aurretik. Mugak dituzte, baina guk ere mugak ditugu».
Elkarte honetako gurasoek ez dute beren seme-alabek lan zentro berezietan aritzea baztertzen. Hauetako asko horietan ariko direla uste dute, baina ez denak eta ezinbestean. Elkarteko lehendakariak dioskunez, ahalmen urrikoen elkarteen arauek, oro har, haur hauek gizartean integratu behar direla diote. «Zergatik ez dira, esaterako, SEATeko produkzio kate batera joaten ahal?». Isabel Urzainkiren ustez, askotan, gurasoentzako berentzako erosoagoa delako. Haur hauekin mundu errealean aritzea zailagoa delako, ardura gehiago eskatzen dutelako. Enpresa normal batean zailagoa omen da:«Erosoagoa da diru-laguntza edo pentsio bat jasotzea eta agur arazoak».
Trisomia duten haurren eskolatze ondorengo garaiaz eta geroaz arduratzen da elkartea. Egun, trisomikoen %90 eskola komunetan ari dira. Itaka proiektua lantzen ari dira. Enpresa normaletan aritzeko bideratutako proiektu bat da. Zenbaitek elkarte hau elitistatzat jotzen dute:«Guk ez dugu horrela uste. Orain arte, atzeratuentzako tailer okupazionalak izan dira. Enplegua ematen dute, baina denak atzeratuak dira. Ez dira gurasoen gustuko tailerrak. Diru gutxi irabazten da. Lana ez da erakargarria eta gainera leher eginda ateratzen dira, beren formazioa jarraitzeko nekatuak», diosku Urzainkik. Kataluniako Aura proiektua dute eredu. Han Down sindromea dutenak enpresa normaletan ari dira: Zaran, Caixan edota F.C. Bartzelonan.
Filosofia honen helburua, enpresako monitoreek lana erakutsitakoan eta ohituak direlarik monitoreak beren ondotik desagertzea da. Helburua eta nahia, heziketa eta lan iraunkorra burutzea da. Gazte hauek atzeratuak datoz, jakina, hezkuntzako azken etapak galtzen dituzte, baina ez da beraiekin presaka aritu behar. Hainbat materia ez badute ikasi, oraindik ere irakurketa edo kalkulua ez dutelako menperatu da. Baina maila hori lor dezakete oraindik, hamabost urterekin ikasi ez dutena hogei urterekin ikas dezakete
![]() |
|
||||
1891 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa