Hego Euskal Herriko biztanleak gehiago kezkatzen ditu heriotzak etorkizuneko bizimodu erosoago batek baino. Datuek erakusten dutenez, %24k dauka heriotzako asegurua, %13,4k erretiroko planen bat eta %6,5ek bakarrik aurrezki asegurua. Hegoaldeko bizilagunetan, seme-alabak dituztenek daukate bizi aseguruen bidez aurrezteko joera handiena. Erretiroko aurrezkiei dagokienez, klase ertaineko jendea 25 bat urtez aritzen da, gehien jota, horrelako inbertsioak ordaintzen. Ondorio horiek ageri dira, antzina ez dela Intergallup España enpresak Agrupación de Vida y Pensiones de Union Española de Entidades Aseguradoras y Reaseguradoras (Unespa) taldearentzat egin duen ikerketa batean.
31 URTETIK AURRERA.
Aipatu azterlanean azaltzen denez, 31 eta 40 urte bitartean sortzen da aseguratzeko kezka handiena. Alde horretatik, hala Hego Euskal Herriko biztanleak, nola Espainiako Estatukoak, Europako beste zenbait herritakoak baino adinez zaharxeago direla hasten dira aurrezten. Europako herri horietan askoz hedatuago omen dago etorkizuneko diru baliabideak bermatzeko kultura, eta, ondorioz, handia omen da bizi aseguruetako inbertsioa.
Hego Euskal Herriko biztanleetan, tarteko diru sarrerak dituztenak arduratzen dira gehien erretiroa babesteaz. Horrela dio bederen Unesparen azterlanak. Antza denez, zenbat diru duen batek libratzeko moduan, hainbateko ardura hartzen du prebenitzeko eta aurrezteko. Hau da, zenbat eta diru sarrera handiagoa izan, orduan eta ohartuago babesten du bere burua geroan izan ditzakeen diru estuasunetatik. Alde horretatik, erretiratu eta gero, biztanleek manten dezakete aurreko diru sarrera, baldin aurrez epe luzean pixkanakako diru ezartzea egiten badute. Horretarako, eskaintza handia dute bizi aseguruetako aurrezmoduen eta babesen arloan (erretiroko asegurua, heriotzakoa, "unit linked»-a eta aurrezki asegurua). Aipatu azterlan horretan, Espainiako Estatuko aseguru eskatzaileek zer profil duten ere ageri da: 40 eta 50 urte bitarteko lagunak dira, gizonak nahiz emakumeak, erantzukizun familiarrak dituztenak eta hiritarrak gehienbat. Bizi aseguruei dagokienez, horixe omen da gaur egungo bezeroaren argazki robota, eta, jakina, horrelako produktuen (heriotzako eta erretiroko aseguruak edo epekako aurrezkia) jabetza ohikoagoa den kategoria sozialen ispilu da. "Unit Linked" produktuen jabetzaren kasuan, hau da, inbertsioaren arriskua bezeroaren gain geratzen den aseguruen kasuan, gizonak dira hartzaile handienak, 40 eta 50 urte bitartekoak eta hileko 1.500 eurotik gora jasotzen dutenak. Erretiroko bizi aseguruei dagokienez (erretiroko planak, alegia), batez beste seme-alaba pare bat dituzten 40 eta 50 urte bitarteko gizon-emakumeak omen dira bezero ohikoenak. Aurrezteko joeretan, berriz, honako ezaugarri hauek ageri dira: tarteko diru sarrera dutenak dira hartzaile handienak, eta aski sarrera apalekoak ere (720 euro) saiatzen dira horretan. Heriotzagatiko babesa ematen duten bizi aseguruetan, 30 eta 40 urte bitarteko gizon-emakumeak dira ohiko bezero: ezkonduak dira oro har, seme-alabaren baten edo pare baten guraso eta hileko 1.200 eurotik gora jasotzen dute. Datu hori ikusita, ematen du zerikusi handia dutela ezkontzak, guraso izateak, hipotekak, kredituak eta antzeko gertaerek era horretako babesa erabakitzeko garaian. Aurrezki aseguruen kasuan, berriz, 30 eta 50 urte bitarteko gizon-emakumeak, hilean 1.500 eurotik gora irabazten dutenak, ageri dira gailurrean. Europan, 1.249 euro inbertitzen dira batez beste urtean bizi aseguruetan. Frantzian esaterako 1.506 euro inbertitzen dira, Espainian 599, EAEn 499 eta Nafarroan367.Zenbat eta diru sarrera handiagoa, orduan eta aurrezteko nahiz prebenitzeko plan gehiago
Lagun bati bidali
Iruzkina idatzi
![]() |
|
||||
1890 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa