2003-03-02 -- 1889.zenb
Mikel Asurmendi / Nagore Irazustabarrena
Prestige itsasontzia urperatu izanak sorturiko katastrofea neurrigabea da, ikaragarria. Adituen iritziz, hondamendiaren ondorioak kalkulaezinak dira. Hondamendi hau ez da naturala, jakina. Jasaten ari garen egoera, estatuek -eta azken finean gizakiok- indarrean ezarritako eredu ekonomikoaren ondorioa da. Espainiako Gobernua eta bere administrazioa ez dira tragedia honen eragileak, baina beren erabakiek berebiziko eragina izan dute gertatutakoan, inor gutxik jartzen du zalantzan Alderdi Popularreko Gobernuaren kudeaketa txarra. Bestalde, petrolioaren itsas garraioan dagoen ziurtasun ezak zalantzan jarri du mendebaldeko eredu ekonomiko kapitalistaren sostengarritasuna. Katastrofe honek Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskal Herriko ekonomian eragin du dagoeneko eta ingurumena nozitzen ari den hondamenak tragedia sozial bat ezagutzera eraman gaitu.
guztia irakurri© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa