Mikrobioak pentsa ezinezko tokietan
Mikrobio edo mikroorganismoak egon daitezkeeneko toki asko bururatzen zaizkigu, baina leku batzuetan, begiratzea ere ez litzaiguke okurrituko. Leku horietako baldintzak oso gogorrak dira, baina mikroorganismoek moldaera bereziak garatu dituzte egoera horietan iraunbizitzeko. · Ozeano azpia. Ur azaletik kilometro batzuetara, laba bolkanikoa kanporatzen deneko plaken zartadurak daude ozeano azpian. Gasak eta bestelako gai kimikoak askatzen dira. Zurrunbilo horretan mikroorganismo espezie bereziak daude, gas horiek erabiltzeko gaitasunak dituztenak. Ekosistema txiki bereziak eratzen dituzte, non lehen ekoizleak beraiek izango diren, beste animalia arraroekin batera.
3 Iturri termalak. Antzeko mikroorganismoak ere topa daitezke iturri termaletan. Tenperatura altuetan bizitzeko gaitasuna dute eta hidrogeno sulfuroa, hidrogeno gasak... erabiltzen dituzte energia sortzeko iturri bezala. Adibide gisa, AEBetako Yellowstone Parke Nazionaleko ur termalak aipa daitezke.
Izotzetan. Antartikako izotz handietan ere topatu da bizia. Mikroorganismo hauek izozteak eusteko gaitasun izugarria dute.
Laku oso gazietan aurkitu dira. Baldintzak oso muturrekoak izanda ere, garatzeko gaitasuna dute.
Marte planetan ere antzeko mikroorganismoak topa daitezkeela diote zientzialariek
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.