Antzerki freskoa dastatzeko jardunaldiak
Euskal Herrian badira hainbat kafe antzerki jardunaldi. Horien artean Donostian maiatzean egiten den Poltsiko Antzerki Jaialdia, Beran azaroan antolatzen duten Kafe Antzerki Zikloa edota Ondarroan egiten duten Kafe Antzerki Jardunaldia.
Ondarroako Txo! antzerki kolektiboak 1992. urtean izan zuen herrian kafe antzerki jardunaldia antolatzeko ideia eta Udalaren babesa izan zuen. Jon Iñaki Artetxe kolektiboko kide eta jardunaldiaren sortzaileetako bat izan zen, eta egun udaleko kultur zinegotzi da. Jardunaldiak antolatzearen zergatia azaldu digu: "Garai haietan indarrean zegoen joera zen kafe antzerkiarena, eta gainera herrian ez zegoen antzoki egokirik bestelako antzerkia egiteko". Azaroan egiten den ekitaldi honetara gero eta talde gehiago ekartzea gustatuko litzaieke antolatzaileei -2002an 9 izan dira, baina ez da beti erraza izaten, batez ere euskaraz sortutako ikuskizunak kontratatzeko: "Olatuen moduan funtzionatzen dute euskarazko muntaiek, oraintxe nahiko eta hurrengoan bat ere ez". Artetxeren aburuz urtero halako moda edo korronteak nabaritzen dira eskaintzen diren ikuskizunen artean: "Lehen ipuin kontalari asko zegoen, baina azken boladan æEl Club de la ComediaÆren estiloko antzezlanak egiteko joera dago". Esperientziaren arabera ikusleak nahiago ditu umorea darabilten ikuskizunak, "barre egitekoak izan daitezela, berdin du zein estilotan"
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.