Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-02-09 -- 1886.zenb

Prebentzioko politika efikazak bideratzeko neurriak

Laneko eraso moralak egunik egun ugaltzen ari direnez, eta, erasoen mendekoek ez ezik, enpresek eta gizarteak berak ere gorabehera hori nozitzen dutenez, abokatuen bulegoren batean eta aholkularitza fiskaleko zerbitzuetan, beren esperientzian oin harturik, afera aztertzen aritu dira, eta prebentzioko politika efikaza bideratzeko neurri zenbait zehaztu dute. Bilboko abokatu bulego batean, esaterako, prebentzioko dekalogo hau osatu dute:

Lanpostu bakoitzak profil profesional eta pertsonal egokiko langilea du eskakizun. Izaera oldarkor obsesiboek eraso psikologikoak egiteko joera dute.
Prestatu egin behar dira administratzaileak eta zuzendariak, giza baliabideen arduradunak, langileen ordezkaritzako organoetakoak eta enplegatuenak, harreman sozialetan protagonistak izateko.
Eraso morala izan daitezkeen joerez sentsibilizatzea, halako eran non pairatzaileek ikasi egin behar baitute horrelako bortxarik jasaten duten bereizten.
Bortxa psikologikoaren pairatzaileei dagozkien eskubideen eta bermeen gaineko informazioa zabaltzea.
Enpresetako lana eta harreman sozialak behar bezala antolatzea eta planifikatzea.
Kontrol periodikoak ezartzea, ustezko erasoak detektatzeko.
Enpresako medikuen funtzioak indartzea, liskarrak prebenitzen eta konpontzen aktiboki jardun dezaten.
Dela bakoitzari egindako erasoen kasuan, dela lankideek jasandakoetan, gertaerak iragartzeko eta salatzeko jarrera sustatzea.
Bitartekoen edo arbitrajeen sistemak ezartzea, gatazkak konpontzeko mekanismo izan daitezen.
Hitzarmen laboraletan erasotzaileak zuzentzeko sistemak bideratzea, eta, horretarako, eraso morala diziplinazko zigorra merezi duen jokamolde gisa izendatzea.
Beste erakunde batzuek, Hirigoyen elkarteak esaterako, denuntzia judizialaren baliabidea eskatzen dute. Gorago aipatu dugun bulegoko abokatuek, aldiz, bidezkoago ikusten dute honelako arazoak enpresen barruan konpontzea. Beste aditu batzuen ustez, ordea, axolakoa da laneko ikuskaritzak eta are ministerio fiskalak esku hartzea, zeren, diotenez, nahiz eta eraso morala berez laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko delitua izan, gerta daiteke bortxa psikologikoarekin, mehatxuekin eta koakzioarekin zerikusia duten beste delitu batzuekin gurutzatzea. Argudiatzen segituz, Langileen Estatutuko printzipio hauetan ere aurki daiteke heldulekua, hots, okupazio efektiboaren eskubidea, eta intimitatearen eta dignitatearen errespetua. Azkenik, sindikatu batzuen aburuz, laneko istripua edo eritasun profesionala da mobbinga.
Iturri bereko iritziekin jarraituz, horrelako kasuetan langileak laneko kontratuaren amaiera eta hari dagokion kalte ordaina eskatu behar ditu, zeren, oso jokamolde iraingarria baita: langilearen dignitatea omen dago jokoan, eta enpresaburuak bere obligazioetan egindako hutsegite larriaren erakusle omen da. Horretara iritsiz gero, legez 45 eguneko kalte ordaina dago izendatua langileentzat, lan urte bakoitzeko. Hau da, kaleratze bidegabeetan ezarria dagoen kantitate bera

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan