Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-09 16:02:24
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-02-09 -- 1886.zenb

- Carlos Garaikoetxea, EAEko lehendakari ohia EA eta EAJren koalizio akordioaz «El Correo»n: «Ahaleginik handiena EAk egin duela uste dut, arrazoi nagusi bategatik: erakundeak gobernatzeko EAJ-EA bikotea bazter batean uzten baduzu, alternatiba bakarra geratzen da, EAJ-PSOE. Sozialistekiko izan daitekeen begirune guztiarekin, baina logikoa da gu arduratzea, batez ere Eusko Jaurlaritzatik gaur egun zenbait proiektu defendatzen ari denean».
- Juan Mari Juaristi EAJko GBBko lehendakaria Ibarretxe Planari buruz «Egunkaria»n: «Aurkeztuko dugun testu artikulatuak izango duen edukia eta indarra kontuan harturik, ezker abertzaleari oso zaila egingo zaio PPk eta PSE-EEk hartuko duten jarrera berari eustea eta beren jendearen aurrean jarrera hori justifikatzea».
- Mertxe Agundez Arartekoak «El Pais» egunkarian Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Behatokiari buruz: «Aurreikusia dagoen bezala, gure eskumenetan sartzen da bete-betean eta, gutunez, hala jakinarazi diot lehendakariari».

Josu Urrutikoetxea Sozialista Abertzaleen EAEko parlamentarioaren aurkako auziperatzearekin aurrera jarraitzea erabaki du Espainiako Auzitegi Gorenak. Zaragozako Guardia Zibilaren kuartelaren aurka bonba-autoz 1987ko atentatua agindu izana leporatzen zaio. Auzia dela eta, Juan Manuel Soares Ganboa presoak astean deklaratu du eta datorren astelehenean, hilak 10, Elena Belokik deklaratuko du Gorenaren aurrean.
Bittor Hidalgo euskaltzale eta hizkuntzalariak aspaldian halako kasuetan lortu ez duen oihartzuna izatea lortu du. Donostian footing egiten ari zela, bi ertzainek atxilotu egin zuten haiei euskaraz zuzentzeagatik. Desobedientziagatik salaketa ere jarri zioten. Hidalgok bere kasua salatu zuen prentsan eta, besteak beste, Miren Azkarate Kultura sailburuak gertatutakoa argitzea eskatu dio Herrizaingo Sailari. Javier Balza isilik da, publikoki behintzat, baina ertzaintzaren zenbait arduradunek jo dute jada Hidalgorengana auzia argitu nahian. Hidalgok zortea izan du, baina zoritxarrez, Hidalgoren salaketa icebergaren tontorra besterik ez da Ertzaintza eta honi euskaraz zuzentzeagatik sortutako arazoen salaketa munduan.

Jakoba Errekondo

Gaur egungo sendagile homeopatiko modernoenek bezala, Homero poeta grekoak liliazeoen familiako Allium generoko landare jendearen onurak goraipatu zituen. Genero honetakoak dira tipula, porrua, baratxuria, tipulina eta abar. Gorputzaren bizigarri, kolesterolaren arerio, hipertentsio baretzaile, onddo eta beste bizkarroien aurkari eta antiseptiko izateaz gain minbiziari aurre egiteko gai omen dira. Baratxuri asko jaten duten Italia eta Espainiako eskualde batzuetan arteriosklerosiaren eragina dezente apalagoa omen da.

Porlan artean bizi direnen gaur egungo gaitzik okerrenetakoari, estres estuari aurre egiteko landare artean lan pixka bat egitea bezalakorik ez omen denez, lilitegia edo baratze zaintzearen onura gehitu beharko genioke aurreko zerrendari. Gero eta barietate gehiago lantzen dira. Betiko lurpeko erreserbak soilik beharrean genero honen hostoak, loreak eta fruituak jateko ohitura zabaltzen ari da eta apaingarri gisa erabiltzen diren barietateak ugaritzen ari dira. Nolanahi ere, gu lilitzeko liliazeoak

Jabier Agirre

Sukaldeko errezetak eta Autolaguntza gaixo onkologikoarentzat", horixe da Pharmacia Oncology erakundeak babestuta eta Espainiako Onkologia Elkartearen laguntzarekin argitaratu berri den liburuaren izena. Liburua ez da saltzen liburutegietan, baina eskuratu nahi duenak, www.pharmaciaspain.com web gunean aurkituko du.

Errezeta eta aholkuen autorea Francisca Ruiz erizaina da, Kataluniako Ospitale Orokorrekoa, eta liburua osatzeko Miguel Seguí eta Mª Luisa de Cáceres doktoreen laguntza izan du. Gidaliburu guztiz praktikoa da minbiziak jota dauden gaixoentzat, eta baita horien familiartekoentzat eta zaintzaileentzat ere, batik bat ikuspegi praktikotik landua dagoelako. Hiru zati, argi eta garbi definituta, bereizten dira liburuan: Elikadura egokiak mesede egiten dio tratamenduari; Egoera zail bati aurre eginez; eta Janariaz disfrutatzeko errezetak. Horiek dira hiru zati horien izenburuak.
Minbizia diagnostikatzen zaien pertsona gehienek tratamendu gogorrak jasaten dituzte, eta kasurik gehienetan (ikerketa batzuetan %90eraino iristen direla aipatu izan da), gaitzak desnutriziora eraman dezake gaixoa. Nutrizio egokia duten paziente onkologikoek hobeto erantzuten diote tratamenduari eta beren biziraupena ere handiagoa da. Giza minbizien sorrerako faktoreak asko eta oso diferenteak diren arren (tabakoa, alkohola, kutsadura, faktore genetikoak eta abar), elikadura funtsezkoa da. Beraz, ongi jatea ezinbestekoa da, eta urrezko araua gantzen ahoratzea kaloria guztien %30era murriztea da

TERMOMETROA


ARABAKO BATZARKIDE KOPURUAREN KORAPILOA

ARABAKO Batzar Nagusien osaketarako EAJ eta EAk proposatu duten erreformak, politikak bere baitan bil ditzakeen korapilo horietako asko biltzen ditu. 1987an erreforma egin zen PSEren proposamenez: hiru hautes barruti geratuko ziren, Gasteiz (39 batzarkide, 51tik), Aiara (6) eta gainerako beste lurrak (batez ere Arabako lautada eta Arabako Errioxa) (6). Orain, EAJk eta EAk eskualde historikoei indarra eman nahi diete berriz, honako banaketa proposatuz: Gasteizek 39 batzarkide izango lituzke, Aiarako eskualdeak 6, Biasteri-Errioxak 3, eta Zuiak, Agurainek, Añanak eta Kanpezu-mendi aldeak bina bakoitzak. Bitxikerien artean, PSEk ere foru hauteskundeen atarian bultzatu zuela erreforma, orain hori gogor salatzen duenean. EAk 87an gaur egun indarrean dagoenaren alde egin zuen. Garai hartako APk (egungo PP) erreformaren aurka egin zuen, gaur egungoa sostengatzearen alde da. Ezker Batuak bakarrik utzi ditu EAJ eta EA eta, beraz, hauek Sozialista Abertzaleekin negoziatu beharko dute. PPk eta PSE-EEk boto proportzionaltasuna aldarrikatzen dute Arabarako, baina ez EAErako. Egoera biribiltzeko, Eusko Legebiltzarrak lege aldaketa onartzen badu, Jaime Mayor Orejak iragarri du Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalaren aurrera eramango duela. EAJtik, Emilio Olabarriaren ahotik, hori ez dela posible erantzun zaio, EAEk Hauteskunde Legea aldatzeko eskumenak dituelako. Ikusiko da nork duen arrazoi. Jokaldi guztian interes elektorala ere badela bistan da, baina politikan nagusi denak, sistemak eskaintzen dizkion abantaila guztiak baliatzen ditu.


AKORDIO GAITZ ETA ESTUA

BATEK baino gehiagok iragarri bezala, azkenean akordioa lortu dute EAJk eta EAk. Akordioak, ordea, ez dirudi alde guztiak pozik utzi dituenik eta behartu samarra atera den irudia eman du. Carlos Garaikoetxeak eta Xabier Arzalluzek prentsan emandako elkarrizketetan esandakoetako batzuk horren lekuko. Bizkaiko zenbait herritan, halaber, EAkoak ez dira gustura, beren ustez akordioa beren kalterako izango delako, eta EAko zuzendaritzari akordio albo batera uztea eskatuko dute.


ITOIZKO URTEGIA: UREZ BETETZE LANEN LEHEN FASEA AMAITU DA

HAMALAU urte pasatu dira Nafarroako Gobernuak Itoizko proiektua aurkeztu zuenetik, bederatzi eraikuntza lanak hasi zirenetik. Joan den astean hasi ziren betetze lanak eta elurra eta euri ugariak medio, urtegiak 8Æ5 hm3 ur izatea lortu da. Oraingoz, lehenengo fasea amaitutzat ematen da eta uda ostean jarraituko da betetze lanekin. Aditu zenbaiten esanetan, Nafarroako Gobernuak ez die oraindik erantzun egon daitezkeen arriskuez egindako salaketei.

ARRAKASTA BAIONAN

JENDE asko harritu da ikustean iragan larunbatean Baionan Euskal Departamenduaren alde bildutako jendetza (7.000 bat pertsona). Ez dago ukatzerik erronka zaila duela Batera plataformak, areago Frantziako Gobernuak duela aste gutxi berriz muzin egiten dionean departamenduaren eskaerari. Nabarmen ari da geratzen Iparraldeko populazioaren gehiengoak aldarrikapenarekin bat egiten duela. Gero eta nabarmenago geratzen ari den bezala, Madrilen presiorik gabe, Departamenduaren sorrera eta beste gauza ugari lortzea askoz errazagoa litzatekeela. Korsika lekuko. Urriaren 11rako beste manifestazio bat antolatuko da.


EKIMEN BERRI BAT EZKER ABERTZALEAN

AUTODETERMINAZIOA eta lurraldetasuna bilduz eta «Asko garelako, bil gaitezen» lelopean ekimena abiarazi du ezker abertzaleko 100 bat pertsonak. Otsailaren 15ean, euskal gizartearen aurrean egingo duten eskaintza politiko berriaren aurkezpena egingo dute Iruñean. Gizarteko arlo desberdinetako jendea biltzen du ekimenak eta tartean dira egungo Batasunako Mahai Nazionaleko zenbait kide, Pernando Barrena eta Arnaldo Otegi, esate baterako.


HELDU DA UNEA

Asteak joan eta asteak etorri datorkigun uneari beldurrez begira egon gara. Denbora horretan, sarritan sinestu nahi izan gabe ere, Galizian gertatutakoa gurean errepika zitekeela iragarri zaigu behin eta berriz; azken astean, gainera, itsaso eta hondartzetan bildutako fuel-olio kopuru handiak errealitatea zein den egiaztatu du. Orban multzo erraldoia Kantaurian gora eta behera jarraitu dugu egunez egun eta dena eguraldiaren menpe zegoela zirudien, hondamendiaren errua ere haizeari lepora zekiokeela sinestu arte ia. Orain, garrantzitsuena ondorioak ahalik eta txikienak izatea da, baina errudunak non diren ahaztu gabe, erantzukizunak ere eskatu beharko dira eta.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan