Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-09 16:02:24
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • >
  • GALIZIAKO TXAPAPOTE POLITIKOA

2003-02-02 -- 1885.zenb

GALIZIAKO TXAPAPOTE POLITIKOA

Jokin Bildarratz

Aurreko hilabetean, Uzturre Fundazioak antolatuta, Anxo Manuel Quintana, Bloque Nacionalista Galegoko koordinatzailea Tolosara etorri zen, hitzaldi bat ematera. Hainbat datu interesgarri eskaini zituen saio horretan. PPk Galizian egin duen eta egiten ari den politikaz asko hitz egin zen bertan. Tolosako hitzaldian Prestigeren krisia sortu zenetik Euskal Herri osoan barra-barra dabilen ideia aztertu zen, alegia, ea zein hauteskunde-zigor politiko jasoko lukeen Alderdi Popularrak, Galizian hauteskundeak orain egingo balira. Galdera hauen guztien inguruan Anxo Quintana BNGko koordinatzailea gauzak argitzen saiatu zen: «Alderdi Popularra Galizian egiten ari den politikak, ez du Euskal Herrian egiten duenaren antzik; guztiz aurkakoa baizik».


GALIZIAN, Fragak ez du Espainiaz, konstituzioaz, Espainiaren batasunaz eta abarrez, hitz egiten, Galiziaz hitz egiten du. Beraz, berriro ikusten den elementua eta inongo beldurrik gabe adieraz dezakeguna hauxe da, Alderdi Popularrak Espainia osoan zerbait komuna baldin badu, zera dela: boto-kopuruak, edo hauteskunde-errentagarritasunak mugitzen dituela bere erabakiak. Beraz, ikusten den eran, Alderdi Popularrak ez dauka inongo arazorik Galizian adierazteko, bera dela Galiziako nortasuna benetan mantendu nahi duen alderdia, eta Euskal Herrian espainiar batasunari benetan eutsi diezaiokeen talde bakarra dela. Alegia, Fragak Galizian inoiz ez lukeela egingo UPNk Nafarroan ikurrinarekin egin duena edo Aznarrek Madrilen 400 m2-ko bandera espainolarekin egiten duena. Datu hauekin guztiekin batera, oso garrantzitsua da Galiziako errealitatea aztertzea, han gertatzen dena benetan ikusteko; nortasuna definitzerakoan Alderdi Popularreko 10 boz-emaileetatik 3k, espainiar nortasuna baino nortasun galego handiagoa dutela adierazten dute; hori irudi ezina da Euskal Herrian. Pentsa al dezakegu euskal nortasuna aztertzerakoan, PPri botoa ematen dioten 10 lagunetik 3k bere burua batik bat euskalduntzat jotzea? Eta zergatik ematen da egoera hori Galizian?
Bestalde, komeni da Prestigeren inguruan egin den gestioaz bi hitz esatea ere eta, aldi berean, bizi garen mundu globalizatu honen baitan hainbat ondorio atera badezakegu, are eta hobeto: alde batetik, norbaitek sortu duen kalte ekologiko tamalgarria dugu aurrean; ez da berez datorren zerbait, sumendi bat leher daitekeen modura; sortu den egoerak erantzule batzuk ditu, eta ez da hain zaila izango erantzuleren bat aurkitzea. Hobbesek bere Estatuen teorian zera azaltzen zuen: «Estatu batek bere biztanleei aire garbia, jaki onak eta beharrezko segurtasuna bermatzeari uzten dionean, airea kutsatu egiten da, eta jakiak arrisku bihurtzen dira herritarrentzat. Orduan, hauek, Estatuaren aurka matxinatzeko eskubidea dute». Egun, Estatu espainiarra ez da gai Hobbesen pasarteak dioena bermatzeko, eta inongo gupidarik gabe esan dezakegu, Estatuak ez duela inongo neurririk hartu, honelakoak errepika ez daitezen. Galizia 1.200 km-ko kosta duen eskualdea da, eta oraindik behar bezala funtzionatzen duen radar bakar bat ere ez du. Berriro ere garbi ikusten da bertan gestionatzen diren konpetentziak askoz ere hobeto gestionatzen direla Madrildik baino, azken finean inork ez baitu norberaren etorkizuna hobeto zaintzen, norberak baino.
GAI honek, gainera, Galizian Alderdi Popularraren barruko miseriak ere agerian utzi ditu; Prestigeren krisia dela eta, inork ez du bere kargua utzi; norbait behartu badute, Cuiña kontseilari ohia izan da, eta hori Prestigerekin aberaste-salaketaren inguruan gertaturiko kontu bat da. Honetan guztietan egon den dimisio bakarra Madrilgo Legebiltzarrean sozialista gizajo batena izan da, eta hori txiste txar bat egiteagatik. Horiek al dira gizartean politikarako ilusioa sortzeko moduak?
«Nunca Mais» taldearen aurrekontuak 60.000 euro inguruan dabiltza; bitartean, Madrilgo Gobernuak komunikabide-kanpaina berri bat jarri du martxan talde honen aurka; baita ere, esan beharra dago, horri esker, «Nunca Mais» taldearen diru-sarrerak ikaragarri hazi direla; PPren lan-ildoa Euskal Herrian jarraitu duten estrategia bera izan da: egur mediatikoa, alegia; ondorio berdinak izatea izango litzateke nire desio bakarra: «Mais que nunca, Nunca mais»

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan