Xabier Letona / Kike Amonarriz / Nagore Irazustabarrena
Azken hamarkadatan asko hitz egin da euskararen ezagutzaz eta erabileraz. Urrun joan gabe, iaz izan zen eztabaidarik euskararen erabileraz eta kaleratutako datuen esanahiari buruz. LARRUNen bertan gaia hizpide hartu genuen iazko ekainean. Azken urteotan, ordea, gutxiago aztertu da euskararen ezagutzara eta erabilerara zerk bultzatzen gaituen. Zerk erakartzen du euskarara? Zerk euskara erabiltzera? Arrazoi asko daudela ikusiko dugu ondorengo orrialdeetan. Ez dugu bildu nahi izan ikuspegi soziolinguistikoa bakarrik eta azterketa osatzeko iturri eta molde desberdinetara jo dugu. Jakinmina asetzeko iturri desberdinak eta, irakurleak ikusiko duen bezala, baita diskurtso maila desberdinak ere. Erreformismoa, pragmatismoa, azterketa sozial zorrotza, poetika, sormena, erakunde publikoak, sena, azala... denak nahasten dira hiru pentsalariek atzera eta aurrera darabiltzaten ideia, kontzeptu eta mezuetan.
guztia irakurri