2003-01-12 -- 1882.zenb
Ainhoa Oiartzabal / Lierni Arrieta
Gipuzkoaren ipar mendebaldean dago Lasturko harana, hamaika mendiz inguratua geografia zimurraren erreka zulo batean. Andutz, Garmendi, Gaztelu, Gantzipitxa, Kalaluz eta Arbil inguruan. Lau etxek osatzen dute Lasturko erdigunea, horien artean dira, nola ez, taberna eta San Nikolas eliza. Hauen guztien artean itxitura bat egin eta... hara, hor non eratzen den zezen plaza. Erreka zulo hau zeinek ezagutaraziko eta... zezenek! Leku xarmangarri gehienak bezala hau ere toki xumea da. Eta zezen plaza horretaz gain, frontoia eta eraberrituriko errotatxo bat besterik ez dago. Goiko zelai eta larreetan bizi dira zezenak. Kare-harrizko lurzoruak tinko dirau inguruko mendi eta mendixkak altxatuz. Hareharria aldiz, hemen ugari den euriek daramate bertan itsasoratzen den Deba ibaian zehar, zokoak eta harantxoak eratuz.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa