2003-01-05 -- 1881.zenb
Muskilda Tellabide / Asier Agirresarobe
Nafarroaren ekialdeko muturrean ibiliko gara gaurkoan, Belagua haranean eta Zuberoako mugetan, Camille Euskal Herriko hartz ospetsuenaren ibileren lurrean. Euskal Herriko mendi handienen eskualdea da hau, eta edertasun bitxiko eremuak ditu Larrako ingurunean. Askok Belaguan izan dugu haurtzaro edo gaztaroan goi mendiarekin lehenengo kontaktua; eta, bai udan eta bai neguan, jende askoren irteeren helmuga dira inguru honetako mendiak. Juan Pito benta izango dugu abiapuntu, Izabatik San Martin Harriaren leporantz doan errepidearen bihurgune batean, aspaldiko espartingileen bidea ezagutzeko. Bailaratik airoso itxuran ikusten den Keleta mendiaren gailurretik pasaz, Arrakoko Amaren baseliza eta izen bereko benta zaharrera gerturatuko gara gero.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa