Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • >
  • Presidentzialismoa, ez kontsentsua

2002-12-08 -- 1879.zenb

Presidentzialismoa, ez kontsentsua

Xabier Oleaga

Askok galdetzen dizu Ibarretxe lehendakariak irailean Gasteizko Legebiltzarrean egindako proposamenari buruz zer pentsatzen duzun. Zer esan? Gurea, edukien aldetik gradualki, mailaka, eta lurraldetasunari dagokionean «partzelaka», lurraldeka, lortu beharreko emantzipazioa dela jakinik, nola esan ezetz gaur eguneko «autonomia» baino gorago jo asmo duen proposamenari. Gure izaera nazionala juridikoki ezagutu eta geure etorkizunari buruz kontsultatuak izateko eskubidea onartu; Euskal Autonomia Erkidegoa deitzen den horretan bizi garen euskal herritarrak Nafarroarekin eta Iparraldearekin lotura instituzionala irekitzeko tenorean jar gaitzakeen; kultura, hezkuntza eta hizkuntzaren alorrean eskumen osoa; eremu sozio-laboralean, ekonomikoan eta babes sozialari dagokionean esparru propioa osatzeko aukera, Europan eta munduaren aurrean ahots propioa izateko parada... emango omen digun proposamenari nola ez diogu ba ongi etorria emango.

ASKOTAN galdetzen zaizu, baita ere, zein da benetan epe laburrera egingarria ikusten duzun Euskal Herri «askea»? Eta, azken batean, ametsetatik errealismorako bidaia azkarra eginez, esaten diezu, funtsezko alorretan (ia denetan) eskumen osoa, eta Iparraldeko euskal departamentuarekin (eta ahal balitz autonomi estatutu baten bitartez, han bai) eta Nafarroarekin, Europako Batasuneko mugaz gainekoa omen den politika «transfronterizoa» erabilita, lotura instituzional-adminitratiboa gauzatuta, etorkizunean zehar bertako hautesleek nahi haina sakontzen joateko irekia, eta, batez ere, bertan hautatzeko aukera, beste inoren injerentziarik gabe, hori da, hitz gutxitan, nahi nukeena.
Eta ez dago hortik urrun Ibarretxek iragan irailaren 27an publikora egindako proposamena. Hala bai? Denborak esango digu.
Tartean, goazen gertuko gogoeta bat egitera.
Ibarretxeren proposamenari, abertzale batentzat onak izan daitezkeen alde horiek guztiak ikusi ondoren, eta hala ere, zergatik ez diot jite onik hartzen?.
Presidentzialismo gehiegi eta kontsentsurik bat ere ez diot ikusten. Presidentzialismoa, seguruenik, alderdi barruan bizi duen parerik gabeko lidergoa gizarte zabalarena balitz bezala hartu duelako, nire ustetan pertzeptzio oker batean. Etxekoek (Eustatek) eta etxekoen interesetarako aurkeztutako emaitza sozio(i)logikoek eraginda, agian.
PRESIDENTZIALISMOA egoerak behartutakoa, hau ere agian. Erran nahi baita, Ibarretxek eta bere alderdiak ez du politikoki madarikatuta, alegia, politikoki guztiz inkorrektoa, daukaten ezker abertzalearekin inolako nahasmendurik nahi. Pentsa, jada ez da bakarrik Aznarren, Garzonen eta erregimenekoak (ia denak) diren komunikabideetako errolda beltzean egotea, Irailaren 11koaz geroztik AEBen eta mundu mailan bere aliatuen (nor ausartzen ez izatera!) errolda beltzean ere badago Ezker Abertzalea. Nor ausartu halako bat proiektu politiko batean bazkide edukitzera?
Baina, eta hona hemen patua, ezker abertzalearekin ez bada, nola eraman behar dute Ibarretxek eta bere alderdiak proiektu emantzipatzaile bat aurrera? Presidentzialismorik borondatetsuenak ere ezin lezake kontsentsurik behartuenaren, benetako kontsentsua bada, lekua hartu.
Indar politikoen arteko kontsentsutik ez datorren proposamena, onena izanda ere, ez da izango alderdi hori gizentzera zuzendutako proposamena baino. Ez da izango, gatazkari dagokionean, helburu konpontzailearekin datorren proposamena.
Hala ere, sortutako eztabaida ez da kaltegarria. Alderdi bakoitzaren proposamenak ezagutu ondoren etorriko da kontsentsuak bilatzeko tenorea, halabeharrez. Ordura arte

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan