Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-14 09:19:54
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-12-08 -- 1879.zenb

LORE JANA

Jakoba Errekondo

Aisia nagusitzen ari den geurea bezalako gizarte ekonomikoki garatuetan berrikuntzen eskaintza etengabea da. Gehienak, hala ere, zaharrak berri. Loreak jatea azken puntako nobedade gisa aurkezten duen artikulu bat irakurri berria dut. Milaka urtetan gastronomoek ederki ustiatu dituzte landareen azal, zuztar, erreserba, hosto eta, nola ez, loreak. Adibide gisa bi: azafraia (Crocus sativus), lorearen estigma ņimiņo lehorrak, eta arrosa (Rosa sp.), zeinaren petaloen ura mediterraneo ekialdeko kulturatan izugarri preziatua den.

Sukaldezalea bazara loreak erabiltzearen arte zahar hau gaurkotzen saiatzeko asmorik baduzu kontuan har itzazu ondorengo hauek: landareak ezagutu -adibidez pozoitsuak diren loreak ere badira-, loradendetako loreak ez erabili -zein produktu kimikorekin tratatuak izan diren nork daki?-, goizeko ihintzetan bildutako loreak dira onenak, apopilo izan ditzakeen intsektuak uxatzeko astindu, zaporea eta usainari eusteko toki fresko eta ilunean mantendu eta azken mementoan gehitu jakiei. Trikimailutxo bat: lore askok duten mikatz-punttua kentzeko segundo batzuez ur gazitan eduki

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan