2002-12-08 -- 1879.zenb
Ainhoa Oiartzabal / Lierni Arrieta
Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba arteko muga dugu edo hiru probintziek bat egiten duten lekua. Urtean behin, mendian hil direnak omentzeko aukeraturiko lepoa. Hemen, oroitarri eder bat dago urtean zehar ere mendian galdu ditugunak omentzeko. Urkiolako Natur Parketik oso gertu Izpizte, Udalatx eta Belamendi artean dago mendixka. Hiru probintzien historiaren isla jasotzen du leku honek eta lurralde bakoitzaren berezitasunak nahasi ere egiten dira. Guk Bizkaiko aldea ikusiko dugu eta bere lur ustiaketa motaren arabera pinudietan barrena ibiliko gara. Pinudi hauetan, hala ere, Arabako baldintza lehorragoak direla-eta, arteren bat edo beste ere sartu da.© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa