Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-12-01 -- 1878.zenb

NEGUGINTZA

Jakoba Errekondo

Urteko atsedenaldia datorkie frutarbolei: negua. Beraien egoeraz eta etorkizunaz gogoeta egiteko aukera ederra. Arbolan irakurtzen saiatu behar gara lehenik: pasa berri den urtea nolakoa izan den, loraldia eta uzta pulamentuzkoak izan diren, hazkunde egokia izan duten, gaitz edo izurriterik pairatu dutenà

Ondoren, neguan zer egin? Arbolaren osasuna eta elikadura dira garrantzitsuenak sasoi honetan ere. Elikadura orekatua izateko, sustraietan jartzen dugu lana: ongarrien bidezko elikadura desorekatu eta artifiziala da, bizidun guztiena bezalaxe, arazo iturri nagusia. Ondo ondutako simaurra edo konposta da onena. Gehiegirik gabe, honek hazkundea azkartuz gaixotzeko arriskua areagotzen baitu. Hauxe da gaixotasuna: landarearen gainbeherakada abiatu eta azkartuko duen onddoen erasoa. Naturaren tresna ezagunena, arazoak izan edo bizimodu desorekatua dutenak baztertu eta akabatzekoa, alegia. Kontuz, beraz, gehiegizko ongarriketarekin. Eta amaitzeko aholku bat: enborrak luzitu: behi simaurra, silize hondarra eta buztina heren bana duen nahasketa bat isipuz zabaldu adar nagusietaraino. Azaletik elikatu eta arerio asko akabatuko dituzu

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan