Durango 2002
Datorren abenduaren 4tik 8ra bitartean, 37. aldiz zabalduko ditu ateak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak. Zalantzarik gabe aldaketen garaiko edizioa izango da aurtengoa. Datorren urtetik aurrera garai berri bati emango baitzaio hasiera. Durangoko elizpean jaio zen azokaren ekimena duela 37 urte. Azken urteotan karpa itxuran ezagutu badugu ere, datorren urtetik aurrera eraikin berria estreinatzeko moduan izango da. Aurtengoa trantsizio garaiko azoka da; eraikin berriak ekarriko dituen aldaketak eta etorkizunera begirako erronkak direla medio.
Etorkizunera begira zabalduko ditu aurten ateak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak. Hala erakusten du aurtengo edizioaren iragarpena egiten duen kartelak. Joxe Amantedi Agirrebeitia izan da kartelaren egilea eta Gerediaga elkarteak liburu eta diskoak ezezik teknologia berriak biltzen dituen etorkizuna irudikatu nahi izan du aurtengoan.
Abenduaren 4tik 8ra bitartean egongo da zabalik 37. Euskal Liburu eta Disko Azoka. Urtero, gai jakin baten inguruan antolatu izan ohi da ekimena eta aurtengoan Euskal Herriko historia izango da azokako ardatz nagusia. Historia bere atal desberdinetan: literaturan, zineman...
Pedro Pablo Arrinda irakaslea arduratuko da sarrera hitzaldia emateaz eta «Euskal historia: ikerketaren emaitza ala mitoaren ondorioa?» izango du hizketagai. Baina urtero legez mahai-inguru eta hitzaldi ugari izango dira bost egunetan zehar. Tartean izango dira, besteak beste, Asisko Urmeneta, Kike Amonarriz, Mikel Asurmendi, Jurgi Kintana, Lola Valverde, Manex Goienetxe, Fito Rodriguez...
ARGIZAIOLA SARIA
AZOKA ZENBAKITAN
TEKNOLOGIA BERRIAK
Aurreko edizioetan ordenagailuen gunea nahiko alboratuta egon dela-eta, aurtengo honetan teknologia berrien erabiltzaileek metro gehiago izango dituzte karparen barruan. Metro kopuru gehiago izateaz gain, zibergunea ere handitu egingo da. Tartean izango dira, Urtxintxa Aisialdi eskola, Miatzen, Goiatz, Elhuyar, Ena Elkartea, www.nontzeberri.com kultur web gunea, Euskaltzaindia, Eusko Jaurlaritza, UEU eta Euskaltelen txokoak.
KARPA GARAIAREN AMAIERA IRITSI DA
Landako konplexuan, orain arte azoka egin den lekuan, eraikiko da datorren urtetik aurrera Durangoko azoka bere baitan hartuko duen eraikina.
Guneak 6.000 metro koadro baino gehiago izango ditu. Azokaz, gain enpresa munduko eta aisialdiko beste hainbat ekintza egingo da bertan. Guztia aurrera ateratzeko 7 milioi euroko aurrekontua izango du.
ABENDUAK 4: 12:00: Antzerkia: «Morgan pirata gaiztoa lapurretan»,19:00: Sarrera hitzaldia: «Euskal historia: ikerketaren emaitza ala mitoaren ondorioa?» Hizlaria: Pedro Pablo Arrinda.
ABENDUAK 5: 12:30: Mahai-ingurua: «Legez kanpoko kopiak eta euskal musika». Partaideak: diskoetxe, abeslari, erakunde eta disko dendetako ordezkariak. 18:30: Hitzaldia: «Euskal historiari buruzko lezio bat». Hizlaria: Asisko Urmeneta. 20:30: Labayru ikastegia omentzeko ekitaldia, San Agustin Kultur Gunean.
ABENDUAK 6: 12:30: Mahai-ingurua: «Euskal historiaren erronkak...». Partaideak: Jurgi Kintana, Lola Valverde, Manex Goienetxe, Fito Rodriguez eta Mikel Asurmendi. 13:30: «Bizkaie!» bizkaierazko aldizkari elektronikoaren berrikuntzen aurkezpena. Hizlaria: Koldo Isusi. 18:00: Hitzaldia: «Komuna eta irakurketa». Hizlaria: Kike Amonarriz. 19:00: Aurkezpena: Cayetano Joaquin de Oxangoitik idatzitako «Consejos a un hazendano vizcaino (memoria para un buen gobierno del caserio bazcongado) 1823-1983» eskuizkribuaren argitalpena. 22:00: Kantaldia: Benito Lertxundi. Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan.
ABENDUAK 7: 12:00: Mahai-ingurua: «Eleberri historikoak direla eta...». Partaideak: Toti Martinez de Lezea, Patxi Zabaleta, Patxi Larrion, Joxemari Iturralde eta Ińaki Mendizabal.18:30: Hitzaldia: «Bertso eta koplak kantatuz euskal historia kontatu». Hizlaria: Patri Urkizu.
ABENDUAK 8: 12:30: Hitzaldia: «Federico Belaustegigoitia». Hizlaria: Jose Javier de la Granja Pascual. 20:00: Musika emanaldia: Amaraun. San Agustin Kultur Parkean.
![]() |
|
||||
1878 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa