Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-12-01 -- 1878.zenb

- Gorka Torre Demoen mugimendukoak ćEgunkariaĆn: «Desobedientzia zibila beti da bideragarria, baina zinez eraginkorra litzateke borroka armatua praktikatzen duten guztiek borroka zibila hautatuko balute».
- Ińaki Anasagasti EAJko diputatua: «Espainiako gotzainen esanetan, Jainkoaren erresuma espainiarra bakarrik da eta egungo mugetan bakarrik dago; ez dago hori serioski defenda dezakeen kristaurik».
- Jose Maria Molinero, Nafarroako CCOOren idazkari nagusiak ćDiario de NoticiasĆen: «Gure ustez ELAk oso bide erratua hartu du, eta horren ondorio da Europako sindikalismoaren eremuan bizi duten bakardadea. Europako Sindikatuen Konfederazioak ondo ikusi du ELA zer den, ikusten duelako sindikalismo baztertzailea egin nahi duela».
- Joseba Arregi Eusko Jaurlaritzako kultura kontseilari ohiak ćEl Diario VascoĆn: «Zer da euskaldunon erabaki ahalmena? Akaso orain arte ez dugu erabakitzeko ahalmen hori izan, ala?».

Jean Grenet Baionako diputatuak hitzordua eskatu du Jean-Pierre Raffarini lehen ministroarekin, baina honek ez dio erantzun oraindik. Dezentralizazio prozesuan euskal lurraldeen antolaketan egin daitekeen ahalegin berriaz hitz egin nahiko luke Raffarinirekin. Euskal Departamenduaren aldeko Elkarteak, bestalde, mobilizazioak deituko dituela iragarri du.
Urtzi Murueta ustezko etakidea Parisko ospitale batean da jada, Limogesko ospitalean, ebaketa izan ondoren. Murueta azaroaren 19an utzi zuten Limogesko ospitalean eskuetan eta hanketan zauriak zituela. Antza denez, esku artean zerabilen lehergailuak eztanda egin zion eta beste kide batek eraman zuen ospitalera eta gero alde egin.
Jose Luis Castejon (PSN) Nafarroako Legebiltzarreko lehendakariak deitoratu egin du euskarak Nafarroan bizi duen egoera.

Jakoba Errekondo

Urteko atsedenaldia datorkie frutarbolei: negua. Beraien egoeraz eta etorkizunaz gogoeta egiteko aukera ederra. Arbolan irakurtzen saiatu behar gara lehenik: pasa berri den urtea nolakoa izan den, loraldia eta uzta pulamentuzkoak izan diren, hazkunde egokia izan duten, gaitz edo izurriterik pairatu dutenŕ

Ondoren, neguan zer egin? Arbolaren osasuna eta elikadura dira garrantzitsuenak sasoi honetan ere. Elikadura orekatua izateko, sustraietan jartzen dugu lana: ongarrien bidezko elikadura desorekatu eta artifiziala da, bizidun guztiena bezalaxe, arazo iturri nagusia. Ondo ondutako simaurra edo konposta da onena. Gehiegirik gabe, honek hazkundea azkartuz gaixotzeko arriskua areagotzen baitu. Hauxe da gaixotasuna: landarearen gainbeherakada abiatu eta azkartuko duen onddoen erasoa. Naturaren tresna ezagunena, arazoak izan edo bizimodu desorekatua dutenak baztertu eta akabatzekoa, alegia. Kontuz, beraz, gehiegizko ongarriketarekin. Eta amaitzeko aholku bat: enborrak luzitu: behi simaurra, silize hondarra eta buztina heren bana duen nahasketa bat isipuz zabaldu adar nagusietaraino. Azaletik elikatu eta arerio asko akabatuko dituzu

Jabier Agirre

Horixe dio, bederen, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko bi ikertzailek kaleratu berri duten ikerketak. Nazioarte mailako ikerketak frogatu bide duenez, disolbatzaile horien aurreko esposizioak mutazioak eragiten ditu k-ras izeneko gene batean. Eta gene horrek mutazio bat jasaten duenean, tumoreen agerpena errazten denez.... atera kontuak! Harremana nabarmen jarri da pankreako minbizia zuten pertsonetan, baldin eta aldez aurretik beren lan giroan disolbatzaileekin kontaktua eduki bazuten. Lehenengo ikerketa honen konklusio gisa zera azpimarratu zuten ikertzaile katalanek, disolbatzaile organikoekin edukitako esposizioa pankreako minbizietan k-ras genean ageri ohi diren mutazioekin lotua dagoela. Hala ere, gisa horretako aurreneko ikerketa denez, beste batzuen emaitzak itxaron beharko dira, osasun publikoko neurriak hartu aurretik.

Hidrokarburoetan oinarrituak dauden disolbatzaileak (esaterako bentzenoa, edota eratorri alifatiko aromatiko eta kloratuak), oso modu zabalean erabiltzen dira industria mekanikoan, kimikan, oinetakoen industrian, eraikuntzan eta garbiketan, hala nola industriako hainbat prozesutan (koipeztatzea, pintatzea, gantzutzea eta azkenik garbitzea eskatzen dutenak). Eta esan beharra dago horrelako prozesuak industria ugaritan ematen direla.
Pankreako minbiziak ia 2.000 heriotza eragiten ditu urtean Espainian, eta bere arrisku faktoreen artean adin aurreratua, gizonezkoa izatea, erretzea eta lan-giro jakinetan aritzea daude


LARUNBATEKO MANIFESTAZIOA

DATORREN larunbat honetan Donostian istiluak izateko arriskua agerikoa da, Herrizaingo Sailak ezker abertzaleko pertsona esanguratsuek deitutako manifestazioa debekatu ondoren eta deitzaileek deialdiari eusten diotela erantzun dutenean. Ez da ulergarria manifestazioa debekatzea, areago Bilbon irailaren 14an izandakoaren tankerakoa dela esanda. Orduan ez bezala, oraingoan Herrizaingo Saila Baltasar Garzoni aurreratu zaio debekuan, herritarrek manifestaziorako duten eskubidea urratuz. Aurretiko txarra Ibarretxeren Gobernuarentzat, egoera hori behin eta berriro errepikatuko dela dirudi eta.


ESPETXERATZEEN HASIERA

BALTASAR Garzonek HB, EH eta Batasuneko buruzagitzan aritutako 22 pertsonaren inputazioak, egoera gero eta nahasiagoa nahi dela adierazten du eta, seguruenik, buruzagien espetxeratze lasterketa hasi dela. ETAkoak izatearen akusazioa egiten zaie eta halako akusazioak espetxea dakar berarekin. Ez da harrigarria Garzonek halakorik egitea, bai da harrigarria gizartea halakoetara nola ohitzen ari den ikustea, eta nola ez den ia ezer gertatzen. Egoerak korapilatzen jarraitzen du.


GOTZAINEI KRITIKA KATALUNIAN ETA EUSKAL HERRIAN

ESPAINIAKO Apezpikuen Batzarrak nazioez eta nazionalismoez esandakoek hautsak harrotu dituzte Katalunia eta Euskal Herrian. Pastoralean argi adierazten da «Espainiako burujabetzari alde bakarrez uko egitea» ez dela «zuhurra, ezta moralki onargarria ere» eta gainera «Espainiarren elkarbizitza arriskuan» jartzen duela. Euskal Herriko hiru gotzainek eta Kataluniako bostek aurka bozkatu zuten. PPk eta PSOEk gustura hartu dute agiria eta Ezker Batua kritiko agertu da. Katalunia eta euskal gizarteko alderdi abertzaleek gogor kritikatu dute pastorala.


ATZERRIKO KANPAINA

LONDRESEN aritu ondoren Txile, Uruguay eta Argentinan azaldu du bere plana temati Juan Jose Ibarretxe lehendakariak. Aldekoek, euskal gizartean plana azaldu ondoren atzerrian aritzea goraipatzen dute. Kontrakoek, hemen ezin izan duena saldu atzerrian saldu nahi duela. PSE-EEk egindako inkesta batean, EAEko herritarren %43k arbuiatu egiten du Ibarretxeren proposamena.


EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEEN LARRITASUNA NAFARROAN

KALKULUEN barruan zegoen euskarazko komunikabideak bere diru laguntzetatik kanpo uzteko ahalegina egingo zuela Nafarroako Gobernuak. Oraingoan Euskalerria irratia eta ćNabarraĆ hilabetekariari egokitu zaie. Sanz lehendakariaren gobernua prestatzen ari den dekretu berriarekin, bestalde, euskararen aurkako erasoaldia areago bizkortuko da. Protesta gisa, euskaltzaleek abenduaren 14an manifestazioa egingo dute Iruńean.


ESKUBIDEEN AGIRIA

EUSKAL herritarrek nazio bateko kide diren neurrian dagozkien eskubideak jorratzen ditu Udalbiltzak aurkeztu berri duen Eskubideen Agiriak. Hilaren 23an Tolosan egindako Batzar Nagusian onartu zen agiria. Batzarrean ezker abertzaleko 451 hautetsik parte hartu zuten. Datorren urte hasieran beste batzar nagusi berezi bat egingo da, maiatzeko udal eta foru hauteskundeen inguruan izango den egoeraz hausnartzeko.


SAIHESTU ZITEKEEN

Ramon Gil Ostoagaren heriotzak agerian jarri du zein eratako indarra eta presioa duten komunikabideek eta zenbait kanpaina berezik. Ezin da esan Ruth Alonso epaileak baldintzapeko askatasunean jarri ondoren zabaldutako kanpainaren ondorio bakarrik denik, baina seguruenik eragin oso handia izan duela bai, bere aurka esku beltzek egin izan duten intoxikazio kanpainak bezala. Bere egoerak espetxean behar bezalako tratamendu bat jaso izan balu, agian ez legoke bere heriotzari buruz idatzi beharrik. Euskal Herrian bizi den gatazkak beste heriotz bat gehiago sortu du, oraingoan baldintza oso gogorrak jasaten dituen euskal presoen kolektiboaren baitan.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan