2002-12-01 -- 1878.zenb
Nafar Pirinioetara hurbildu gara oraingoan. Bi eguneko bideak, Kakoetako (Zuberoa) arroilan gora eginez, ia 2.000 metroko tontorretaraino eraman gaitu lehenik, Nafarroako mugaraino. Handik behera Belaguako aterpetxean topatu dugu atsedena. Gaua bertan egin eta bigarren egunean, berriro gora egin dugu mugaraino. Oraingoan ordea, behera egiteko beste arroil bat aukeratu dugu, Holtzartekoa. Gorabehera dezenteko bidean, nekea ahaztu egiten da arroilen ebaki ikusgarriei, udazkeneko basoen koloreei, belardi leunei eta Pirinioetako tontor elurtuei begira. Zerua ere lagun izan dugu, goizeko lehen euri eta lanbroek eguzkiari egin baitiote bide; eta bigarren etapari ekin baino lehen ere, opari ederra egin digu zeruak.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa