Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-28 16:11:48
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-12-01 -- 1878.zenb

50 LANGILE ETA ENPRESABURU AUKERATUKO DITUZTE

Daniel Udalaitz

LAB lehenengo aldiz aurkeztuko da Iparraldeko hauteskundeetara. Gaurkoz, bera da zazpi euskal lurraldeetan militanteak dituena eta lan sindikal errebindikatiboa egiten duena, eta, aurten modu horretantxe ispilatuko du izate eta jardun nazional hori. Datorren abenduaren 11n izango da. Egun horretan gauzatuko dituzte Iparraldean han "Prud'hommes" deritzen hauteskundeak, sektorekako eta lurraldekako ordezkariak hautatzeko eratzen dituztenak, esparru horietako ganberetan ebazten baitituzte enplegatuen eta enpresaburuen arteko diferentziak eta liskarrak. LAB sindikatuak bezalaxe, CGT eta Force Ouvriere sindikatuek eta enpresaburuen hainbat taldek aurkeztu dituzte hautagaiak, besteak beste.

Hauteskunde horietan, abagune ezin hobea dute enpresaburuekin aurrez aurre dabiltzan langileek. "Prud'hommes" organismoan aurkituko dituzte lan mundua ondo ezagutzen duten eta beren hizkuntzan komunikatzen dakiten pertsonak. Izan ere, erakunde horretako epaileak langileen lan sektore berekoak izaten dira, eta enplegatuek berek hautatutakoak. Halaber, enpresaburuen ordezkariak ere enpresaburuek berek aukeratutakoak izaten dira organismo horretan.
Gatazketan, maiz aski izan ohi da bi aldeen arteko dialogoa onera ekartzea, hala elkarri ulertzen hasteko, nola aterabide bat aurkitzeko. Horregatik, "Prud´homales" deritzen epaileek bi aldeena entzuten dute auzietan, eta batzuen eta besteen arrazoiei kasu eginez konpontzen dituzte gorabeherak. Kontuak horrela, hurbileko instituzio horren alde ageri dira sindikatuak, justiziaren jurisdikzio profesional urrunagoa baino hobea delakoan, eta, ondorioz, sindikatu guztiek gogoz dei egiten diete langileei, boza eman dezaten.


FRANTZIAN ERE EUSKALDUNAK BEREIZITA.

Datorren abenduaren 11ren ondoren osatuko den "Prud´hommes" organismoak 1997an baino zortzi lagun gutxiago izango ditu (58 zituen 1997an; 50 izango ditu hurrenak). Erakunde erregulatzaile horretarako, langileek hautatuko dituzte 25 epaile edo aholkulari eta enpresaburuek beste 25 (ordezkaritza bera dute bi aldeek). Iparraldeko ia enpresa eta langile guztiak Baionako "Prud'hommes" organismoaren jurisdikziokoak dira. Alabaina, Hegoaldean bezalaxe, Iparraldeko lurraldeak ere bereizirik daude: Frantziako legediak dauzka banaturik. Ondorioz, Iparraldeko hainbat langile eta enpresaburu euskaldunek ezingo dute Baionan bozkatu. Zuberoako biztanle gehienek, Oloronen eman beharko dute boza. Nafarroa Beheretik hurbilen dauden zazpi udalerrietako auzoek bakarrik eman ahalko dute botoa Baionan.
LAB sindikatuaren Ipar Euskal Herriko arduraduna den Jeronimo Prietok adierazi duenez, langileen interesak defendatzeko tresna ona dira datozen hauteskundeak, eta, sindikatu gisa estreinakoz aurkeztu arren, "Prud'hommes" organismoan ordezkaritza lortzeko itxaropen handia dute. Bestalde, Frantziako Gobernuaren inposizioa salatu du. Bere esanetan, erakunde horren ezarpena tarteko, Iparraldeko euskaldunak beharturik daude bereizita bozkatzera.

HAUTESKUNDEETAKO ERROLDA ETA HAUTAGAIAK.

Baionari dagokionez, 67.198 pertsona daude inskribaturik hauteskundeetan parte hartzeko erroldan. Lagun horietan, 64.035 dira enplegatuak (1997ko hauteskundeetan baino 7.503 pertsona gehiago) eta 3.163 enpresaburuak. Taulan ikusten den moduan, ekonomiako sektoreen arabera sailkatzen dituzte langileak. Era berean, hautatuko dituzten 50 epaile edo aholkulariak ere sektorekako hautagaiak edo ordezkariak izango dira: 18 merkataritzakoak, 10 industriakoak, 8 beste jarduera batzuetakoak, 8 tarteko koadroetakoak eta 6 laborantzakoak. Behin hautaeguna igarota, 50 aholkulari horietako 12 hautatuko dituzte taldeek, oraingo gatazkez edo auziez berehala ardura daitezen.

"PRUD'HOMMES" ORGANISMOAREN JARDUEREN GAINEKO ZIFRAK.

Iaz, 2001. urtean, 734 auzi erregistratu ziren erakunde horretan, 2000n baino %16 gehiago. Auzi konponduei edo ebatziei dagokienez, ordea, alderantziz gertatu zen: 644 erabaki zituzten 2000n; 534 2001ean. Hala, 614 auzi geratu ziren ebatzi gabe 2001eko urtearen hondarrean (2000n baino %50 gehiago). Bestalde, iaz luzatu egin ziren prozedurak aski nabarmen: 2000ren amaieran, 9,2 hilabeteko iraupena zen batez bestekoa; 2001ean, aldiz, 11 hilabetekoa. Horrez gainera, beste datu hau ere kontuan hartzekoa da: 2001ean, auzien %17 helarazi zioten goragoko epaileren bati; 2000an, aldiz, %14 soilik.
Azkeneko hauteskundeez geroztik, hots, 1997aren ondoren, organismo horrek, oro har, honako gai hauek izan ditu ebazgai: 35 orduko lanaldia, laneko bortxakeria, lanaldi partzialeko langileen arazoak, ordu gehigarrien eta osagarrien kalifikazioa eta garraiolarien alorreko beste zenbait

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan