Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-11-24 -- 1877.zenb

«Txiliku»

«Mitologia klasikoa ia erabat baztertu egin dugu»

Pilar Iparragirre

Greziar mitologia ez al dago gaur egun apur bat baztertua?

Hala dirudi. Gaur egun, mesederako ala kalterako, gure institutuetan mitologia klasikoaren ezagutza ia erabat baztertu egin dugu, latinera eta grekora zuzentzen diren ikasketetan ez bada behintzat. Mitologia hori eta garai batean jasotzen zen hezkuntza humanista kanpoan gelditzen ari den zerbait da. Garai batean, orain dela gutxi arte, Mendebaldeko hezkuntzaren oinarrietako bat izan zena erabat baztertu egin dugu, mutur batetik bestera joanaz, gauza askorekin egiten den bezala.

Eta zer dela-eta moldatu duzu zuk liburu hau?
Niri asko gustatzen zait mitologia, eta halako batean Nathaniel Hawthorneren liburu bat aurkitu nuen. Nathaniel Hawthornek uste zuen gaztetxoentzat oso egokia izan zitekeela mitologia klasikoa garaiko hizkuntzan egitea. Eta neuk ere horri heldu eta hark egindako lanaren zati bat hasi nintzen moldatzen. "Pertseo eta Medusaren burua" hortik sortutakoa da.

Piztu al dezake lan honek gaurko gaztetxoen arreta?
Nik uste dut baietz. Greziako mitologiako kontakizun politenetako bat da: Pertseo gazte ausartak Polidektes erregearen agindua bete beharko du, eta Medusa izeneko izaki beldurgarri baten burua berreskuratu. Ezkontza opari gisa behar duela esan arren, bestelakoa da errege gaizto horren helburua: Pertseo gaztea hiltzea. Irudimenez eta fantasiaz betetako istorio bat da. Heroi bat dago, ekintza eta abentura asko, gaiztoak erabat gaizto dira, zintzoak ere oso zintzo, eta horrez gain badaude oso laguntzaile bereziak, Merkurio edo Zilarbizi bezalakoak. Bizi-bizia da kontakizuna, eta gazteei atsegin gerta dakiekeelakoan nago.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan