Nere olerki txorta
Zeruko Argia
Liburu errikoi errezen premia gorrian gaude oraindik euskaldunok. Eta orratx, sortu berria duan liburu polita, Albaizuneko Balendiņe zumaiar emakume idazle berriak. Liburu berriak Nere olerki txorta du izena. Euskeraz eta emakume batek idaztea, poz aundia da guretzat. Geitxo baitauzkagu erderara jotzen duten euskal-alabak. Oraingo au, Zumaiakoa degu. Baiņa gure bizitzan sortu zaizkigun naaspilla eta gerrateak gure artetik Ameriketaraiņo bultzata izan dan emakumeak, euskera errezean onelako liburu polita eskeintzea, bi aldiz pozgarri zaigu. (...) Gazte-gazterik bere jaioterritik ies egin bearrean, or jo zuan mundu zabalera. Itsasoa igaro eta Ameriketarako bidea artu bear izan zuan. Arrazkero Caracas aldean eta beste amaikatxo lurraldetara jo bear izan zuan. Ala ere, bere Zumaiako erri ta San Telmo kale jatorra, etzituan bere ibillietan aaztu. Eta ona emen errez-errez edozein euskaldunek irakur dezakean liburu xaloa eskeintzen diguna (...)(1972-XI-05)
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.