Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-10-27 -- 1873.zenb

Lea-Artibai, bi ibairen arteko lilura


Itsasoaren eta mendiaren artean kokatutako Lea-Artibai eskualdea hamaika udalerrik osatzen dute: Ispaster, Lekeitio, Ondarroa, Berriatua, Markina-Xemein, Etxebarria, Munitibar-Gerrikaitz, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexa. Kokapen geografikoari esker, zalantzarik gabe Euskal Herrian ingeniaritza hidraulikoko lan gehien biltzen dituen zonaldea da eta uraren erabilera hau agerian uzten dute hain ugariak diren urtegi, burdinola, errota eta dikeek. XIX. mendean zehar burdinola gehienak errota edo zentral elektriko bihurtu izanaren ondorio, ez dago bere instalazio mekanikoak mantendu dituen burdinola bat ere eskualdean, eta errotekin ere antzeko zerbait gertatu dela esan genezake, egun oso gutxi baitira erabilgarri daudenak. Zonaldeko dike eta urtegiei dagokienean, aldiz, bestelakoa da egungo egoera. Izan ere, hauetariko gehienek bere horretan jarraitzen dute eta ezbairik gabe, interes handia pizten dute Lea ibaiaren inguruan kokatutako XVIII. mendeko Pedro Bernardo Villarreal de Berriz lekeitiarraren diseinuek.

Gerrikaitzeko San Migel auzategian elkartzen dira Lea ibaia sortzen duten erreketako urak. Erdi Aroko hiribildurainoko ibilbidean hainbat baserriz gain, ugariak dira oso aurki ditzakegun urtegi txiki zein errotak. Hala nola, Uribai, Olatxu eta Goikolea urtegiak aipa ditzakegu, guztiak ere harlanduz eginak, ibaien goiko zatietan hain ohikoak diren kontrahormarik gabeko dike bakan eta zuzenekin. Eta urtegi hauen ondo-ondoan Elortza, Olatxu eta Errotagarria errota zaharrak daude.
Eskualdean barna, baina iparra abiapuntutzat hartuta, Gizaburuaga alderantz abiatu gintezke uraren erabilera elementu eragile gisa hartuta agerian geratzen diren bestelako zenbait txoko eder bisitatzera. Izan ere, ibaiaren biragune baten ertzean kokatuta, eta hainbat zelaiz inguratuta, hamaika eraikin interesgarri ikus dezakegu Gizaburuagako inguruetan. Lehenik eta behin, Laizeko urtegia eta zubia har ditzakegu ibilbidearen oinarri gisa. Laiz-Oleta baserriko errotarentzako urak eusteko harlanduz eginiko kontrahormadun arku-grabitatezko dikea aurkituko dugu bertan. Denbora apur bat izanez gero, patxadan, dikearen alboan kokatutako Laiz eta Errekako baserrietan dauden arkuzko ataripe tradizionalak ikustera hurbil gaitezke, eta gauza bera bi horien aurrez aurre dagoen eta antzina errota izandako Urgitxi baserriarekin ere. Errepidean aurrera egitea erabakiz gero, bestelako interesdun eraikuntza gehiago aurkituko ditugu, hala nola, eta urrutiegi joan gabe, Eretza baserriaren antzinako burdinola eta errota urez hornitzen zituen Eguenbekoa urtegia; biak ere, errota zein burdinola, egun hondarra besterik ez dira. Eta azken urteotan eskualdean gorakada nabarmena izan duen turismoaren adibide gisa, atsedena hartzeko parada eskaintzen dio bisitariari bertatik hurbil dagoen Akuiola landa turismoko baserriak.
Bizkaiko ontzitegi-multzo onenak, eta seguraski baita Kantaurialde osokoak ere, ikusteko aukera Lea-Artibai eskualdean bertan eskaintzen zaio bisitariari. Izan ere, eta kostaldera abiatuz gero, Mendexa eta Ispasterren egurrezko kaskuko ontziak egiten eta konpontzen dituzten artisauen sorta oparoa bisitatzea merezi du. Isuntzako zubiaren alde bietan kokatuta, tamalez galbidean dagoen, baina erabat ikusgarria den jarduera ezagutu daiteke. Poste soil batzuen gainean jarritako estaldura handiez osatuta, inolako itxidurarik gabe, ontziak itsasoratzeko arrapalak dituzte bertan. Sarritan gainera, arrapala hauetan ontziak jasotzeko errailak ere ageri dira. Ontzitegion egiturak XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran berriztatu zituzten, Erdi Aroko instalazio zaharren kokagune berean

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan