Astekaria

 Albisteak 

Printza

Irudia


1871. alea
2002-10-13
alde 0    kontra 0

Ismael Manterolak honakoa zioen «Gara»n arte ikasketei buruz:

«Bere kasa ikasten duten artistak badaude ere, gaur egun jende gehiena goi mailako ikasketak burutzera behartuta dago artearen munduan sartu nahi badu (...).

Duela urte batzuk plangintza berriak onartu zirenean, kreditu-sisteman oinarrituriko ikasketa-plana diseinatu zen. (...) Aurreko sisteman ikasturte osoko irakasgaiak zeuden, baina, orain, lau hileko iraupena dute. Aldaketa horrek ez dio ezer onik ekarri praktika oinarri duen artearen irakaskuntzari: irakasgai teorikoak murriztera behartu gaituzte. Artea asimilatu ahal izateko prozesuak nahikoa motela behar du izan eta lau hileko epeak (...) motz geratu dira beharrezkoak diren oinarrizko kontzeptuak behar bezala garatzeko. (...) Kreditu sistemak ikasleari askatasuna ematen dio ikasketak nahi dituen bezala antolatzeko eta ębide curricularrakĘ aukeratzeko. Oinarrizko eta aukerazko irakasgaiaren arteko desorekak oso aukera askea eman beharko lioke ikasleari nahi duena egiteko eta gustuko irakasgaiak aukeratzeko bere trebetasunak garatzearren. (...) Ez da hala gertatzen praktikan. Ikasketa plangintza anglosaxoietan (...) asko begiratzen zaio espedienteari, baina gure artean ez dago ohitura bera; gehiago begiratzen diogu titulazioari eta ez horrenbeste formatzeko eta hezkuntza jasotzeko orduan ikasleek erakutsitako trebetasunari eta gaitasunari».

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1870
 
azala1869

1871 zenbakia.
2002ko urriaren 13a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza