Edozein dela ere, aginte motaren bat eskuratzen duenak bere erantzukizunak ditu, bai izendatu dutenekin, eta baita nonbaitera bideratu behar dituen besteekin ere. Eta horretaz ahaztu ez dadin, presio egiten hasiko zaizkio batzuk eta besteak. Horren adiera garbia baino ez zen 1972ko urrian ZERUKO ARGIAn gertatua, Setien jauna Donostiako eliz barrutiko gotzain izendatu berri zutenean. Denbora galdu gabe, Juan Jose Goenagak "Jose Maria Setien Gotzaiari eskutitz irikia" idazten zion bere orrialdeetan.
INFERNUKO TXIKITOAREN PERTSONIFIKAZIOA
INSTITUZIORAKO FITXATUA
Baina behin hasiz gero, hobe azaltzea barruan zituen kezka guztiak. "Gipuzkoako Apaizgo taldearen berriez ziur nago ondo jabetuta egongo zerala. Nik eta gure belaunaldikook apaiz giroa gutxi ezagutzen dugu, eta bestalde, gazteegi gera erabaki lekuetan parte artzeko. Gipuzkoak dituen gora beheretaz jakiñaren gaiñean izango zera... Parroki askotako egoera xelebreaz ereà asko ikusi beharko duzu (Nik dakidanez, sekula ez zera parroki batean egon). Euskal gaztediaren æexodoazÆ ere badateke zer esanik".
Urrunegi joan ote zen? Badaezpada, agur imintzioak egiten hasi zen gure gizona:"Gauza auetxek esan nahi nizkizun, Z. ARGIAtik agurra bidaltzea. Luzeegi egin gabe eta bukatzeko, atzo bertan gertatutako bat kontatuko dizut: Nere lagun kuadrillarekin nenbillela, batek onela esan zidan: æI, beste nagusi bat duzue, e...!; ze moduzkoa dek...?Æ. Banekien gotzaiak goitik behera izendatzen zirela, baiñan atzo nun artu nuen. Ez goitik behera etorri zeralako. Ez. Baizik eta ni, neroni, olaxe mintzatzen naizelako gure parrokiko militar sub-ofizialekin itzegiten dudanean, nagusi berria izendatu dietela-ta".
Beno, esana! Hortik aurrera, benetan agurtzea baino ez zuen: "Bukatzeko. Ez dizkizut aipatu gaur Gipuzkoak eta Euskal-Erriak dituzten arazoak. Ortarako izango duzu komisio eta kontsejatzaille treberik. Orrenbestez, agur. Gaizki esanak barkatu"
Kanpoan larrosak, etxian arantzak eta zorrotzak (Zumaya). Kanpoan bildotx, etxian otso (AN. Baztan). Kanpoan uso, etxian otso. Kanpoan eder, etxean beltz (AN. Areso). Kostata atebak andria, erriz erri bandorra joaz (G. Andoain). Norbaitek, azkenean, nai (gura) zuana iritxi duala esateko. (...) Kukua etorri, gosia etorri; kukua fan, gosia fan (AN. Lizarraga). Fan (joan). Koipe gabeko makillai eztio inork eltzen (G. Motriku). Irabazirik ez duen lana iñork ez du nai (...) (1972-X-15)
Itxurakabe indartzen ari da indartsuen indarra aurrerapenei esker. Ez da nolanahiko indarra, besterik gabe, egunerokoen, aldizkarien, irratiaren eta telebistaren giltzak eskuan edukitzea. Bide berriok gabe ez lukete erria ain erraz zuzenduko. Irakurleen, entzuleen eta ikusleen buruak, argitu ordez, lilluratzen eta lausotzen dituzte. Bai erraz erortzen direla erosleak saltzailleen eskuetan! (...) Saltzailleak gastatzaillea eta erosle porrokatua dan jendea behar du. Itsu-itsuan erosiko duena. Gauza berrien eta obeagoen irrika duena. Ez erosi aurretik æzertarako behar dutÆ bere buruari askotan galdetzen diona. Au bera gertatzen da Lehendakaritzarako norbait behar denean edo Erriari iritzi-eskatzearen itxura egin behar zaionean, æEtxean ondo bizi nahi baduzu, lasai bizi nahi baduzu, pakean bizi nahi baduzu, eman zure autarkia alakorentzat edo artarakoÆ. Ez da edozein, tresna oien giltza-jabe dena eta ez zaio utzi ere edonorri uzten. Ez onenak, jendea gehien itsutzen dakienak baizik eskura dezake agintearen gaillurra (...) (1972-X-15)
Iragarkia, 1972-X-15
Euskeraz, frantseraz edo erdaraz mintzatzen dakien andereño batek, aurrak ezitzea edo orrelako zeregiñen bat gustora artuko luke. Orrelakorik eskaini leziotekenak deitu bezaiote Donostiara, 429452 urrutizkiñera, Nekanetaz galdeginaz
Iragarkia, 1972-X-15
30 egun: Logelarakoak, tresilloak, eser-etzan-lekuakmolde-egiturak etengabe eraberritzen
Eraman eta ezarri debalde Probintzi barruan
Donostian: Moraza 3 eta 14.nean
Irunen: San Marzial 12.nean
Amuebladora Comercial Hispania
Probintzia osoaren zerbitzuan
![]() |
|
||||
1871 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa