BIZITZAREN PASARTEA
1975. urtean nik 20 urte nituen. Hain justu, Francoren azken fusilamenduen egunean bete nituen. Bezpera gauean berandu samar oheratuko nintzen (garai hartan beste askotan bezala), eta goizean gogoan dut nola amak, zorionak eman aurretik, esan zidan: "Hil dituzte, fusilatu dituzte". Sekulan ez zait ahazten 20 urte bete nitueneko eguna, oso egun tristea izan zen irailaren 27 hura.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.