Mikel Asurmendi
Ofizialki Nafarroa Beherea deitzen dugun arren, bertako herritarrek, hots, baxenafarrek, Baxenafarroa, Baxe Nabarra edota Baxenabarre ere deitzen diote eskualde honi. Gaur egun, Baigorri, Garazi, Iholdi eta Amikuze kantonamenduek osatzen dute Nafarroa Beherea. Ipar Euskal Herriko beste bi lurraldeen -Zuberoako eta Lapurdiko- nortasun juridiko eta administratibo berberak ditu. Nafarroako Erresuma zaharreko seigarren merindadea da, alabaina. Horren lekuko historikoa, Paueko Nafarroako Parlamentuan dugu, Pirinio Atlantikoak departamenduaren Kontseilu Nagusiaren egoitza. Egun, alta, Ipar Euskal Herriko gainontzeko lurraldeekin batera, identitateko krisia eta egoera ekonomiko latza bizi ditu. Euskara desagertze prozesuan dago, laborantza apaltzen ari da. Gero eta jende gutxiago bizi da bertako herrisketan. Azken urteetan, Herrien Erkidegoak egiturak antolatzen ari dira. Dena beharko dute.
guztia irakurri