Landareak
Jakoba Errekondo
Hego haizeari begira, muturrez mutur, eraiki nahi dute lagun batzuek etxe berria. Lur sail ederra bai, egutera-egutera, baina zintzilikatutako gobada ardi, ahardi eta moxalen bizkar eta hankapeetan bildu nahi ez badute nagusi den hegoa nola edo hala zertxobait baretu behar. Lehenengo otutakoa, hesi bat. Ezpela (Buxus sempervirens) edo erret erramua (Prunus lauro-cerasus) aipatzen zuten aukera. Ezpela hor nonbait, baina erramu hosto handi itsusi hori etxe bueltan ez ikusteagatikā Ia beste etxerik ez da ageri inguruan eta egokiena mendialde horretako zuhaitz eta zuhaixkak nahastuz osaturiko eskardura sortzea zela deliberatu genuen. Landareak aitatu ahala beraiek aurkitzen zizkieten aldeko arrazoiak: ezpela beraren hosto txikizko eite trinkoa, astigar arruntaren (Acer campestre) hosto txikien udazken sutsua, gorostiaren (Ilex aquifolium) hosto eta pinporta gorrien distira, elorri zuri (Crataegus monogyna eta C. laevigata) eta beltzen (Prunus spinosa) loraldiaren elurtea eta uzta ederra, pagoaren (Fagus sylvatica) neguko hosto ihar esekiak eta udaberri poxporeszentea, haginaren (Taxus baccata) beltz pozoitsua eta fruituen gorriaren lika gozoaā
Orain, erabaki, orain. Landareak topatu eta landaketak gauzatzeko garaia uste ordurako gainean dugu etaā
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.