Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 09:39:43
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-09-22 -- 1868.zenb

«Ipar Euskal Herrian ere euskara txistukatu zen"


La Matanza de Sendejo herrian hormirudi erraldoi bat dago (15 x 6 m). Rogeliok margotua da, oso ospetsua da uharteetan. "El Bucio" izeneko guantxe batek gaztelau bat hartua du bere menpe; guantxeek espainiar konkistatzaileei irabazitako batailaren lekuko irudia da: "Murala bost urtetan behin margotzen dugu ikasleekin. Orain, zeramikan berritu nahi dugu". Botanzek heziketa berdintzaile lanetan (Maestro de Educación Compensatoria) dihardu, marginalitateko ikasleekin. Kanaria Uharteetako Hezkuntza Saileko "Contenidos Canarios" egitarauan ari da. Irakasleekin dihardu azken zortzi urteotan, oso harro dago beren lanaz. Usadio berriak nahiz zaharrak lantzen dituzte, edota zaharrak berritu. Azkeneko ekimena, txistu edo silbo gomeroa eskolan sartzea izan da; aukera historikoa bere hitzetan: "Komunikazio sistema bat da, guantxeek eta aborigenek antzina erabili zutena. Uharteetako indigenek berberera txistukatzen zuten. Hori da berberetik bizirik dirauen elementu linguistiko bakarra", diosku legazpiarrak.
Hitzez azaldu eta "Roge txiki" bere semearen bitartez ederki erakutsi ere, Rogeliok berak ikasi eta menderatzen baitu txistukatzeko molde hau. Txistu agerraldia ikusita txunditurik geratu gara, hitzak ahozko fonemaz bihurtzen ditu txistuka: "Komunikazio sistema hau galbidean zegoen. Hainbat ikasleren gurasoek irakaskuntzan sartu eta derrigorrezko ikasgaia izan zedin nahi zuten. Nik lagundu diet programan sartzen". Ekimenak askoren irribarre maltzurra sorrarazi zuen, orain, ordea, Gomerako ikasle guztiek ikasten dute txistuka. Datorren urtean Munduko Hizkuntza Txistukatuen I. Kongresua burutuko da: "Ipar Euskal Herrian euskara txistukatu zela badakigu. Euskaldunak txistuaren bidez ere komunikatu zirela, alegia. Beran ere honen berri badute. Badakigu bestalde, Turkian eta Mexikon badaudela molde honetako txistulariak; gaia ikertu dutenak ere badaude. Ipar Euskal Herrian euskara txistukatua zenaren beste berririk balego euskal eta berbere mundua beste behin ere lotuko lituzke. Federiko Krutwigen "Garaldea"ren mundu irudikatutik errealitaterako beste pauso bat litzateke horren berri izatea", adierazi digu.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan