Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-09-22 -- 1868.zenb

EHNE: "Erreformak ustiapen familiarrak hondoratuko dituğ

Azken aste hauetan, Euskal Herriko EHNE sindikatuko arduradunek behin eta berriz gogor gaitzetsi dute PAC egitamuaren erreforma, uste baitute Bruselak industrializatu egin nahi duela laborantza eta amildegira bota nahi dituela ustiapen familiarrak. Beren iritziz, bestalde, Fischler komisarioaren proposamenak aurrera egiten badu, berriro gertatuko dira elikagaien arloko krisiak. Kontuak horrela, sindikatu hori, hil honetan zehar, behar adina foro sindikal eta sozialetan parte hartzen saiatuko da, gizartearen eskakizunen defentsan erantzun koordinatu bateratua emateko eta nazioarteko merkataritzaren interesei aurre egiteko.

EHNEko arduradunek diotenez, PAC egitamuaren erreformak laborantzaren industrializazioa indartuko du, ustiapen familiarrak hondoratuko ditu eta bazterrera utziko ditu gizartearen beharrak. Beren iritziz, nekazaritza produkzio familiarraren kontrako erasoa da bete-betean, eta gaineratu dute ezen indarrean dagoen PAC egitamuak dagoeneko aski jipoitua duela ekoizteko modu hori eta horrelako ustiapen ik gabe ezin direla bermatu, ez arriskurik gabeko elikagaiak, ez "ingurumenaren eta produkzioaren arteko oreka". Beren aburuz, PAC egitamua erreformatzeko proposamenak planteamendu demagogikoak ditu ezkutuan: elikagaien arloko eskandaluen gaineko egonezin soziala "baretzeko" aitzakian, neurriko erreforma sakona gauzatu nahi dute, eta aldaketak ondorio larriak izan ditzake nekazaritza sektorean, batik bat baserriko eta laborantzako produkzio familiarrean.
EHNEkoen iritziz, proposatu neurriek beste kate-begi bat eransten diote liberalizazioari; betiere, jakina, Merkataritzako Munduko Erakundearen esanera. "Prezioen murriztea eta produkzioa kontrolatzeko sistemen suntsitzea" dira, arduradunen esanetan, erreformaren oinarri. Horrez gainera, erreformaren ardatzak ere kritikatu dituzte, hau da, prezioen beheratzea eta laguntzen gutxitzea eta moldatzea. Alde horretatik, Fischler komisarioaren gidaritzapeko erreforman banaketa bidegabea proposatzen dela diote, zeren ekoizleen %20aren eskuetan geratuko bailitzateke laguntzen %80a.
EHNEko arduradunen hitzetan, nola aurrerantzean laguntzek ez bailukete produkzioarekin zerikusirik izango, behin diru laguntzak finkatuta, gerta liteke, nahiz eta halako edo honelako laborariak produkzioa gutxitu, laguntza berdina kobratzen jarraitzea, zeren lur-sailen arabera jasoko bailuke dirua, ez produkzioaren arabera. Horrela, "lehenaz gain, sendotu egingo litzateke laguntzen banaketa desegokia eta luzera desegin laborantza familiarra".
EHNE sindikatuko arduradunen ustez, PAC egitamuko merkatua erregularizatzeko neurriek, hots, prezioen beheratzeak, laguntzak produkziotik bereizteak eta modulazio dinamikoa gutxitzeak, ez dute balioko elikagaien arloko arazoak konpontzeko, ezta gizartearen eta produkzio familiarraren eskakizunei erantzuteko ere. Diotenez, merkatua erregulatzetik konpentsazio gabeko laguntza zuzenen gutxitzea segitzen da, laguntzak bereiztetik lur-sailen inguruko espekulazioa eta modulazioak pareko jotzen ditu laborantza familiarra eta industriala

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan