Célestin Freinet-en seme-alabak
Garazi
Dinamarkako Hillerod herri txikian bildu dira, hamabost herrialdetatik berrehunen bat hezitzaile joan dan udan. Izan ere, Boskarren Nazioarteko Freinet-Hezitzaileen Topaketa ospatu da Copenhage-tik 40 kilometrotara dagoen herrixkan. (...) Bada oraintxe mende erdia Célestin Freinet-ek heziketa lanetan aurrea arrapatu zuela. Ikasleengan batez ere kritika eta askatasun zentzuak sortarazi eta hazten saiatu zen. Hortarako, eskola-liburu eta etxerako lanak baztertu egin zituen. Ez zuen ezer buruz bakarrik ikasteko agindurik ematen. Eskola-liburuak, irakur-gaiak, ikasle txikiek berek egiten zituzten, nahi zituzten hitzak jarriz. Irakur-liburua baino gehiago, beste eskoletako haurrekin idatziz zituzten harremanak zerabilzkiten lan-tresnatzat. Haurrak berak aurki zezala jakinduria, nahi zuen Freinet-ek, eta inolaz ere ez jakinduria haurrei ezarri indarrez bezala. Eta hau «la letra con sangre entra» nagusi zen garaian. Bere denboran Freinet jauna eskola nazionaletatik bota egin zuten, iraultzailea baitzen. Eta bere jarraitzaileek ere, urteak igaro zituzten bazterturik, beste irakasleen ezin ikusia jasan beharrez. Garai haietan, Freinet-zale izatea, iraultzaile izatea zen. Gaur ez da hainbesterainoko iraultza. Direla hamar bat urte mundu guztian onartuak izan dira Freinet-en ideiak. Askotan, nahiz eta bere izena ez aipatu, heziketa-planetan oso osorik erabiltzen dira (...) (1972-IX-24)
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.