BERTSOA
Aitor Mendiluze
Doinua: Bogar eta Bilintx
Komikietan pasatakoak
umorez kontatzen dira,
edozer txiste gisa mugatuz
lau binetaren neurrira.
Egunkarien orri artean
hainbat berriei begira
ari garela ohartzen gera
hor dela komiki tira
eta berrien zentzua sarri
komikian ageri da.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.