Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-09-15 -- 1867.zenb

Telebista: Aisialdiaren denbora erdia jaten digu

Onintza Irureta

Egunean hiru ordu pantailari begira, gure aisialdirako daukagun denboraren erdia, lana eta loa alboratuta denbora gehien xurgatzen duen aktibitatea. 75 urtez bizitzeko zoriona badugu 9 telebistaren aurrean eman ditugu. Bost helduetatik bik eta hamar haurretatik zazpik aitortzen du telebista gehiegi ikusten dutela. Gizarte industrializatuetan populazioaren ehuneko hamarrak «Telebista adikto»dela uste du.

Milioika eta milioika telebista adikto dabil munduan zehar? Ala besterik gabe, denbora-pasarik ezagunena gehiegitxo ikustea da arazoa? Desioek tranpan erorarazten gaituzte bizidunok. Saguari gazta jartzen zaio tranpan bai baitakigu asko maite duela. Baina gustukoa izateaz gain elikagai du! Gizakiarekin eta telebistarekin ezin esan beste hainbeste gertatzen denik. Desiratzen du baina ez da berebizikoa.
«Telebista adikzioa» kontzeptua oso barneratua dago gizarte industrializatuetan, baina askoren ustea da hitz elkarketa hori zehazgabea eta subjektiboa dela. Mila adibide erabil daitezke telebistak adikzioa sortzen duela frogatzeko, baina zientifikoki ez du baiezkorik lortu.
Ivan Pavlovek 1927an azaldu zuena gogoan hartuta gure ikusmen eta entzumen ahalmenei esker estimuluei erantzuteko prestatuta gaude gizakiok eta telebistaren argi eta soinuak ez dira oharkabean pasatzen. Hona bi adibide. Sei eta zortzi aste bitarteko jaioberriak aztertu dituzte Tel Aviveko Unibertsitatean eta ohartu dira telebistaren argi eta soinuei kasu egiten zietela. Haur haziagoek ere argi eta soinu deiak erantzuteko ahalegin osoa egiten zuten. Lurrean ahoz gora etzanda, telebista ikustearren lepoa 180 gradu biratzen zuten. Erreakzio biologikoa da hori.
Telebista Internetarekin alderatuz kontzeptu oso zaharra da, baina oraindik ere tramankulu honek adikzioa eragiten duela baieztatzen duten eta ezeztatzen dutenen arteko eztabaidak jarraitzen du

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan