Nere bordatxotik
Iñaki Eizmendi 'basarri'
Gezurraren indarrak kalte aundiak egin ditzake. Gizonak duen onena ta txarrena mingaña dala, idatzi zuen Anacarsis'ek. Ingles esaera zar batek dionez, emakumeen ezpata mingaña da, ta egundo etzaie erdoitzen. Bertso-saillik izan ote da iñoiz «Markesaren Alabari» Iturrinok moldatutakoa baiño ezagunagorik? Aiek ikasi bear etzituen euskaldunik etzan orain irurogei urte. Ikasi ta kantatu, noiznai ta nunai. Gaur berriro modan daudela esan bear. (...) Erdel itzez josiak zeudela, esaten genduen gure gazte denboran. Ezin uka bear baiño gehiago dutela ortatik, baiña garaian garaiko frutuak izaten dira. Au eztegu aaztu bear. Taà galderatxo bat: Gaur aiña erdel itz egundo ikusi al da euskal idazkietan (eskritoetan)? (...) (1972-IX-17)
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.