Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-09-15 -- 1867.zenb

Internet: Sareak harrapatuta

Onintza Irureta

Internet adikzioaren sindromea» deskubritu zuela adierazi zuen Ivan Goldberg adituak 1995ean. Osasun mentaleko profesionalak foro batean zeuden eta helbide elektroniko bidez DSM IVaren parodia bat egin nahian mezu hori zabaldu zuen. DSM IV Estatu Batuetako Psikiatria Elkarteak buruko desordenak diagnostikatzeko argitaratzen dituen irizpideak dira. Ziberadikto anonimoen lehen zibertaldea osatzea proposatzen zuen gizon honek. Helena Matutek Divulct: ciencia y tecnología-n adierazi zuen moduan «jende askok broma sinetsi zuen, beste batzuek mezua ondo irakurri gabe lagunei pasa zieten eta beste batzuek intentzio guztiarekin».
Orduz geroztik Internet tabakoa edo alkohola bezala adikzio bihur daitekeela zabaldu da. Noski, baieztapen honek aldekoak eta aurkakoak ditu.
Paulino Castells eta Ignasi Bofarrull-ek argitaratutako «Enganchados a las pantallas» liburuan adierazten dutenez, Internet adikzioa «botelloi elektroniko» gisa tratatu behar da. Gizarteari eskaintza alienanteak egiten zaizkio, publikoa bulimikoa da eta alferrikako gauzak irensteko prest dago. Egileen aburuz, «botelloi elektronikoak berdin-berdin ćkolokaĆ zaitzake, baina poliziak ez zaitu jazartuko». Adiktoaren ezaugarri gisa hauek nabarmentzen dituzte: autoestima gutxiko neska-mutikoa, eskolan ezinean dabilena, familiarekin komunikatzeko arazoak dituena, afektu falta duena.
Inkesta bat bestearen atzetik eginez eta adibide zehatzak eskainiz Internet adikzioa egiaz kezkagarria dela argi dute askok. Estatubatuarrek IAD (Internet Addiction Disorder) erakundea dute, Internet adikzio desordena, alegia. Ildo berean jarraituz Hughes Henry kazetariak 30 milioi adikto sarean nabigatzen ari dela dio. Estatu Batuetan 20 milioi baldin badaude sarera konektatuta, horietatik 400.000 adiktoak direla dioenik ere bada.
Sarean nabigatzea, helbide elektronikoa erabiltzea, txateatzea... adikziorik ez dutela sortzen baieztatzeko erabiltzen den arrazoi garrantzitsuenetakoa zera da, ez dagoela DSM IVan sailkatuta. Bestalde, adikzioa denaren ondoriora heltzeko inkestak egin dira barra-barra. Laginak ordea, ez dira oso fidagarriak, kopuru txikia hartzen dute eta gainera, internauta petoak hartzen dituzte. «Adikto»en adibideak ere ugariak dira eta askotan harrigarriak.
«El Pais» egunkariak Internet adikzioa dela-eta lau psikiatra espainiarrek sortutako web guneari buruzko artikulua ekarri zuen. Psikiatrok test bat prestatu zuten balizko adiktoei galdetzeko. www.caspa.tv gunean haserre bizian erantzun zioten testaren egileei. Hona testeko pare bat galdera eta suak hartuek emandako erantzunak: «Saretik egun batzuk aldenduta egotea gogorra egiten zaizu?», «Hiru egun urik gabe egotea oso gogorra egiten zait eta baita neguko egun batean argindarra kentzen badidate». «Nahiko zenukeena baino denbora gehiagoz nabigatzen duzu?», «Batez ere 56 kbeko nere modemarekin nabilenean eta konexioa terrarena denean.»
Osasun foroan Golberg adituak botatako broma serio hartzeko arrazoi nagusi bat aipatzen du Helena Matutek. Adikzioa sendatzeko klinika birtualak gaixoak tratatzeko desiratzen dira. Horrela, ez denari adikzio hitza jartzea nahikoa da negozioa errentagarria izan dadin

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan