Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-09-15 -- 1867.zenb

Erosketak: Premiarik gabe dendaz denda

Mikel Asurmendi

Honatx premisa ezin hobeago bat: «Adikzioak autoestima eskasa dela-eta agertzen omen dira pertsonengan. Hortaz, gure pentsamoldeak aldatzen baditugu adikzioari lotzen gaituen ćihesaĆ bertan behera utziko dugu». Teoria ondo da, praktika besterik da ordea. Izan ere, gure sistema -merkatuko sistema kapitalista, ez ahantz!- gizarte kontsumoan oinarrituta dago, eta berbera pertsonen espiritualitatea ahitzen ari omen da. (Horregatik agian, aurrekoa atalean agertu dugun Elizaren ardura).

Zorizko jokoak zaharrak badira ere, ezin pentsa dezakegu gizarte moderno honek berauek ezabatuko dituenik. «Erosteko adikzioa» mendebaldeko gizarte kapitalistaren adikzioetako bat da. Adikzioak emozioak ezabatzen ditu, eta horrela, sentitu gabe, ez bide dugu gure bizitza konplikatzen. Sistema honen aitzindaria AEBak dira. Hona hemen kontsumoaren paradigma bat: ekologista talde batek iragarki bat jarri zuen iparrameriketako estatu bateko egunkari batean: «Kontsumoari ez!», zioen iragarkiaren leloak. Beste talde batek -boteretsuagoa, jakina-, iragarkiaren aurkako kereila jarri zuen auzitegietan eta eslogana zentsuratua izan zen.
Merkataritza gune handiek hamaika trikimailua erabiltzen dute erosteko gurditxoa bete dezagun. Marketing hitzaren -jada trazidionalaren- ondoren Merchandising hitza da giltza gaur egun: Merchandising delakoa mozkinak saltokian ondo apailatzeaz arduratzen den sistema berria da. Erosleek burutzen dugun erosketaren %70 ez dago planifikatua, beraz, produktuak egoki kokatuta daude erosi unean. Merchandisingak saltokiaren alderdi guztiak landuak ditu: langileen itxura, argiak, usainak, koloreak, musika eta abar. Marketingaren helburua gehiago saltzea zen, eta Merchandisingarena, berriz, berezoaren gogoa asebetetzea gehiago eros dezan. Elizak gizakion gogoa «bizitu» du menderik mende, eta orain sistema kapitalistak

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan