2002-09-15 -- 1867.zenb
Gaur Etxalekurako konbita duzue. Non den Imozko herri hau? Begira ezazu Euskal Herriko mapan Iruñetik Donostiarako bidean, Irurtzun eta Lekunberri artean, Latasa, -autobidetik Latasa-Urritza irteeran atera behar da- hor sartu, eta bost kilometroko bidea egin ondoren Etxalekun zaudete.Konbita, ihesi dabilen guzientzat. Zertatik ihesi? Auto, zarata, eta presatik ihesi. Toki egokia duzue Etxaleku aldea. Hiri handietatik ihesi? Ezin egokiagoa. Jendartetik? Ez da toki makala Etxaleku. Ez horixe!
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa