Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-12 14:27:06
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-09-08 -- 1866.zenb

ZELULA AMAK AURRERA BEGIRA

Jabier Agirre

Joan zen astean zelula amak hainbat gaitzen sendabidean erabiliz lor daitezkeen aurrerapausoak aipatu nituen, bihotzeko infartua jasan ostean bihotzeko ehun kaltetuak berriro ere bere onera etortzeko eta bestetik Parkinson gaitzak jota dauden pertsonen garuneko zelula hondatuak ordezteko zelula ahalguztidun horiek duten gaitasunagatik.

Izan ere zelula amak horixe baitira, gorputzeko ia beste edozein zelula bihur daitezkeen tresna ahalguztidunak, gorputzean jadanik espezializatuak dauden ehun edo organo berezietako zelulen eginkizuna beren gain har dezaketen langile berriak.
Duela hilabete batzuk Iruņeko Klinika Unibertsitarioan hitzaldi bat eman zuen Catherine M. Verfaillek etorkizunerako bide oparoak aurreikusten ditu zelula amen ikerkuntza lerroak aurrera jarraitu eta gauzak, okertu ezean, adituek uste bezala gertatzen badira: oraingoz esperimentu arrakastatsuak lortu dira, baina ikertzaile amerikarraren esanetan, "oraindik ere ikerketa horiek sistematizatu egin beharra dago, eta orduan esan ahal izango dugu aurrerapen berrien sustraia izango direla". Batez ere akats entzimatikoen ondorioz sortutako gaitzak izango lirateke Verfaille-ren ustez aurrerapausorik handienak edukiko lituzketenak. Eta, hemendik urtebetera edo urte eta erdira ikerketa horiek bigarren fase batean sartuko direla onartu arren, giza ehunarekin harremanak dituzten gaixotasunak zelula amen bidez osatzeko esperantza edukitzeko, oraindik ere urte batzuk pasatu beharko direla uste du aditu horrek. Dena den, ikerketekin aurrera jarraitzearen premia azpimarratu zuen

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan