2002-09-08 -- 1866.zenb
Ainhoa Oiartzabal / Lierni Arrieta
Txingudiko badiaren ataltxo bat da Plaiaundiko parke ekologikoa. Parke hau, tren geltoki, Hondarribiko aireportu eta Donostiatik Hendaiara doan errepidearen artean dago. Hori guztia gutxi balitz, erdi-erdian rugby zelai ederra dauka, atletismoko pista eta guzti. Tramankulu eta eraikuntza horien alboan, balio ekologiko izugarria duen hezegunea, Bidasoaren ur geza eta itsasoko ur gazia elkartzen direneko puntua, ingurune baldintza paregabeak, beraz eta leku gutxitan aurki daitekeen aberastasun biologikoa. Gainera, hegazti migratzaileentzat kasu, Europako pasabiderik garrantzitsuenetakoa da.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa