Hitz Bitan
- Javi p3z-en hitzak dira hauek «The balde» aldizkarian jasoak: «Euskarak daukan soinua ona da musikatzeko. Ingelesak bezain besteko malgutasuna dauka. Gainera, bertso tradizioak asko lagundu beharko luke. Inon ez dauden hitzak asmatzea metrikarekin eta musikarekin bat etortzeko... hori oso gauza handia da eta gainera gurea».
- Blanca Urgell EHUko irakasleak honakoa adierazi zuen Udako Ikastaroetan: «Hiztegiak zorioneko baina behin-behineko edukitzaileak baino ez dira, altxor hori gordetzen duten ontziak. (...) Hiztegigintzaren historian bi tradizio nagusi daude: ęhiztegigile zintzoakĘ deiturikoak, ahozko literaturatik abiatutako lana egin dutenak. Eta garbizalekeriarekin lotutako ęhiztegigile arriskutsuakĘ, hiztegietan asmatutako hitzak sartu dituztenak».
- Karlos Aizpurua bertsolaritza ikasleak honakoa zioen «Euskaldunon Egunkaria»n udako bertso saioetako gaien inguruan: «Batasunarena eta munduko (euskal?) pilota txapelketari buruzko gaiak izan dira gai serios bakarrak. Gainerakoak gai arinak izan dira. (...) Iduri luke uda partean jendeak ez duela bestelako gairik aditu nahi».
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.