Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-09-01 -- 1865.zenb

ZELULA AMAK, ERREMEDIO ANITZ

Jabier Agirre

Azken aldi honetan komunikabideetan behin eta berriz aipatzen dira zelula amak. Eta gehienetan albiste on eta mesedegarriekin lotzen diren arren, badira, hala ere, klonazioarekin, erabilera desegokiekin eta prejuizio eta aurreiritzi gogor bezain ustelekin lotu eta deskalifikatzen dituztenak ere.

Otsailean Nafarroako Klinika Unibertsitarioko talde batek zelula amak ezarri zizkion bihotzeko infartu bat jasan zuen paziente bati. Gisa horretako operazioa aurreneko aldiz egin zen Espainian gizakiekin, eta kardiomioplastia izeneko teknika erabiliz, pazientearen beraren muskulu biopsia batetik lortutako zelula amak ezarri zitzaizkion, hainbat miokardioko infarturen ondorioz erabat baliorik gabe geratu zitzaion bere ezker-bentrikuluaren % 30-40a ordeztu eta berriro ere martxan jartzeko. Pazientea, 70 urteko gizona, oso ondo errekuperatu zen, eta medikuak oso baikor eta itxaropentsu agertu ziren, aurrerantzean teknika horrek ekar ditzakeen abantaila eta mesedeak aurreikusiz.
Bestalde, parkinson izeneko gaitzak jota dauden gaixoen kasuan ere zelula amek hildako zelulak ordezkatuz gero, gaixotasunaren eboluzioan aurrerapauso itzela lortu daitekeela pentsatzen dute adituek. Ez da ahaztu behar parkinson gaitzak biztanleriaren % 1 inguru erasaten duela, eta gaur egun Hego Euskal Herrian 4.000 gaixo daudela gaitz horrekin diagnostikatuak. Beraz, atera kontuak zer-nolako mesedeak egingo lizkiekeen horiei zelula amak erabiltzeak

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan