Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-09-01 -- 1865.zenb

San Adriandik Otzaurtera

Zalantzarik gabe, San Adriango tunela euskal geografiako igarobide ezagun eta estrategikoena izan da, bertatik mota guztietako jendea igaro baita: errege, soldadu, erromes eta apaiz, bidaiari eta merkatarià Galtzada erromatar garaikoa dela esan duenik izan da, baina egindako ikerketen eta aurkitutako aztarnen arabera ezin dugu hori ziurtatu, baina bai Erdi Aroko galtzada zaharra dela. Erdi Aroan Flandria Gaztelarekin lotzen zuen igarobide estrategiko honek. Gipuzkoatik, Araba eta Gaztelako mesetarako sarbide nagusia zen San Adrian. Foru mikeleteak sortu zirenean, besteak beste aduanak zaintzeko ardura zutenez, guardetxea izan zuten hantxe, tunelean bertan, ermitarekin batera. Geroago mikeleteen etxea esaten zaion eta egun Mendi Federazioaren aterpea den etxera aldatu ziren.

Ingurune menditsu horretan babesten ziren bidelapurrak salbu, oinezko eta zaldizkoek ez zuten aparteko zailtasunik igarobide hau zeharkatzeko, baina XVI. eta XVII . mendean dilijentziak eta antzeko gurpildun ibilgailuak hedatzen hasi zirenean, arazoak sortu ziren igarobide hau zeharkatzerakoan, ibilbidea ez baitzen batere egokia ibilgailu gurpildunentzat. Horrela, poliki-poliki, Gaztelarako sarbide gisa garrantzia hartzen joango da Arlabango igarobidea. XVIII. mendearen erdialdean, Gipuzkoako diputazioak bere historiako lehen azpiegitura-lanak egin zituenean, "Kotxeen erret bidea" delakoa, Arlaban aukeratu zuen Gaztelara joateko igarobide nagusitzat. Posta zerbitzuak (zaldiz), San Adriandik pasatzen jarraitu zuen, baina kotxe edo dilijentziak Arlabandik.
Gipuzkoa alderik alde zeharkatzen zuen bide honen eraikitze lanek iraun zuten bitartean, bai eta hurrengoetan ere, Zegama eta Segurako herriek beren desadostasuna adierazi zuten behin baino gehiagotan Arlaban aukeratu zelako San Adrianen kaltetan. San Adrian konpontzeko hamaika proposamen egin zizkioten horregatik Diputazioari. 1829an egindakoan, ordea, ez da San Adriango igarobideaz hitz egiten jada, Otzaurtekoaz baizik. 1850 aldera, bide honi "Carretera general" izendapena ematearekin batera, ibilbide aldaketa nagusi bat gertatzen da. Bide berri hau Donostia bertatik igarotzeaz gain, Beasaingo Yarzako zubitik Bergara eta Arlaban aldera jo beharrean, Otzaurteko mendatetik igaroko da Nafarroako lurretara, Altsasutik Gaztelara jarraitzeko.
XX. mendean jada, Otzaurteko pasabidea utzi eta errepide nagusia Etxegaratetik igaroko da. Otzaurteko bentak eta bide bazterrean aurki daitezkeen puntu kilometrikoko harriek, ordea, duela mende eta erdi N-1 errepide nagusia bertatik igarotzen zela gogorarazten digute

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan