Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-09-01 -- 1865.zenb

Nekazariak an eta emen

Jose Alkiza

Emengo baserritarren sindikatuari æhermandadeaÆ deitu oi diogu, Espaiņiako nekazarien sindikatoak 'Hermandad nacional de labradores y ganaderos' izena bait du. Azkeneko batzar nagusian hermandadeari adar berri bat sortu zaio: nekazari gazteen elkartea. Eta gazteek beren gogo eta ametsak batzarraren aurrean azaldu zituzten. Denen izenean elkarteko leendakari dan Fernando Sanz Pastor-ek itzegin zuen. Ara zer esan zuen beste gauza batzuren artean: Nekazaritza gazterik gabe gelditzen ari da. Balio duten guziak badoaz. Orra or noiz-nahi entzuten ditugun itzak eta nazioari eta guri bildurra emateko modukoak. Nazioari, aurrera bultza eta eragingo dioten gazterik gabe, nekazaritza iltzera doalako; eta guri, gelditzen geran gazteoi, iaioenak joaten ikustean -ez ote genduke obe alde eginda? Ez ote dugu okerreko bidea artu nekazaritzari eltzean?-, pentsatzen dugulako. Zergatik doaz iaioenak? Lehenbizi ez dalako irabazten, ez dalako etorkizunik ikusten, eta bigarren, gazteok ez daukagulako gure ideak azaltzeko biderik, eta gure nortasuna osatzeko modurik. Nekazari gazteak bere etorkizuna eratzen parte ar dezan, bideak ireki behar ditugu, eta ortarako sortu da hermandadearen barruan gazteen elkartea. Elkarte onek, nekazari gazteen eskubideak aurrera atera nahi ditu, nazioko beste edozeiņek bezelako bizimodua eta etorkizuna izan dezan nekazariak ere. (...) Nekazari gazteak, beste edozeiņek aiņako eskola behar du, gero berak erabaki dezan nekazaritzan gelditu, alaxe nahi duelako, ala beste zerbaitetara joan. Gelditzea erabakitzen duenari, nekazaritzako teknika berriak ikasteko era eman behar zaio, orain nekazaritzan aritzeko ez bait da aski gurasoengandik ikasia (...) (1972-XI-03)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan