Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-09-01 -- 1865.zenb

Arturoren kaiera


HIZKUNTZA ESKAKIZUNAK FINKO

Barañaingo eta Altsasuko udaletako plantilla organikoan langileen hizkuntza eskakizunak finkatu dituzte. Barañaingo Udalak plantillako lanpostuen %20an euskara jakitea eskatuko du eta Altsasuko Udalak lanpostuen %44an. Hori dela eta, Administrazioan Euskaraz Taldeak bi udalok zoriondu ditu.


ATZERRITARREK EUSKARA IKASTEKO

«BeginnerÆs Basque»euskara ikasteko liburua argitaratu du Ameriketako Estatu Batuetako Hippocrene argitaletxeak. Wim Jansen herbeheretarrak idatzi du liburua et Aitor Arana arduratu da zuzenketak egiteaz, Jansen euskaldun berria baita eta bertako euskaldun baten iritzia nahi zuen lana osatzeko. AEBetako biztanleei dago zuzendua batez ere liburua eta gramatika eta hiztegiari buruzko oinarrizko ezagutza eskaintzen ditu.


DEKRETU BERRIA LANTZEN

Nafarroako Gobernua Euskararen Foru Dekretu berria egiten hasi da. Zirriborroa prest du eta haren edukia aurreko dekretuaren berdina da. Berau indarrean jartzeko beharrezkoa den tramitazioa ahal den azkarren egin nahi du. Dekretua argitaratu ahal izateko Euskararen Kontseiluaren txostena beharrezkoa duenez, Kontseilua berritzeari ekin dio. Kontseilua osatzen zuten 20 kideetatik 12k dimisioa aurkeztu zuten 1999an, Gobernuak euskarari ematen zion tratua zela-eta. Dimititu zuten sei kide hainbat elkarte eta erakundetako ordezkariak ziren. Gobernuak gutun bat igorri die elkarte horiei ordezkaria lehenbailehen izendatu behar dutela esanez. Izan ere, abuztuan bukatu nahi du prozesu osoa.


«BALEIKE» BERRIZ ERE KALEAN

Zumaiako «Baleike» aldizkariak agur esan zuen martxoan, 100 zenbaki atera eta gero. Berriz ere kalean da, hainbat aldaketarekin ordea. Hemendik aurrera hilabetekaria izango da, doan banatuko da harpidedunen eta bazkideen artean eta formatu txikiagoa izango du. Aipatzekoa da Baleike kultur elkartea osatu dutela normalizazioan jarduteko.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan