2002-07-28 -- 1864.zenb
Katixa Garate / Izaskun Jauregi
Antzerkia krisian dagoela entzuten da noiznahi eta nonahi. Baina garai okerragoak izan dira. Duela 30 urte, Euskal Herrian ez zegoen inolako azpiegiturarik. Ez zegoen ez antzerki konpainia profesionalik, ez programazio finkorik, ez antzoki sarerik. Gauzak aldatu dira eta herri ekimenetik sortutako antzerki taldeak, komerianteak eta antzerkigileak dira nagusiki horren erantzule. Eurak hasi ziren obrak sortzen eta hiri nahiz herri txikietako plazetara edota frontoietara ikuskizunak eramaten. Lan eskerga eginda, eta sosik ere kobratu gabe. Zorionez, gaur egun antzerkiaren osasuna hobea da, baina gauza asko dago eztabaidatzeke: programazioa, eskola ofizial baten beharra, ikuskizunetako euskararen kalitatea, publikoa, autoreak, etorkizuneko erronkak... Guk taula gainean jarri ditugu gaiok, metodoa eta inprobisazio hutsa tartekatuta.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa