Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-07-28 -- 1864.zenb

- Julen Zabalo irakaslea Ibarretxe lehendakariak iragarritako herri kontsultari buruz «Egunkaria»n: «Gutxienez gizartearen erdiaren oniritzia lortzeko ezinbestekoa da ezker abertzalearena, eta Batasuna prest egon liteke, ene ustez, halako kontsulta bati eusteko, naiz eta hiru herrialdetan bakarrik izan. Baina baldintza bat begi bistakoa da: galdera argia eta erabatekoa izatea; hots, Euskal Herriak etorkizuneko bere egituraketa politikoaz erabakitzeko ahalmen osoa duen ala ez galdetzea».
- Ferran Requejo Pompeu Fabra unibertsitateko katedratikoa eta federalismoan adituak antolaketa molde honek Espainian eta Europan dituen aukerez hitz egiten du «Elkarri» aldizkariko elkarrizketa batean: «Nazio gutxituen arazoak Europan konponduko direla pentsatzen dutenei, hori esperantza faltsu bat dela esango nieke. Borrokarik funtsezkoena oraindik estatuen baitan egin behar da».
- Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Leilako uhartearen auziari buruz Radio Euskadin: «Auzi hori ez dago euskal gizartearen agenda eta kezketan».

ETA-ren arma biltegi baten aurka Rivieren egindako operazioarekin erakunde armatuaren azpiegiturak beste kolpe handi bat jasan du. 500 kilo dinamita eta arma ugari aurkitu dira bertan, polizia frantsesak ezagutzera eman duen arabera. Su-etenaren ondotik ETAri aurkitutako azpiegitura garrantzitsuena gisa aurkeztu da honakoa. Antza, azken urte eta erdian ETAk ez du biltegi hau erabili.
Gazteluko Plazako lur eraikuntza lanei ekin diete berriz, Iruńeko Udalak eta Principe de Viana erakundeak lan arkeologikoa bukatutzat eman ondoren. Eraikuntza lanak, iaz sasoi honetan hasi ziren, uztailaren 23an udalak plazako arbolak botatzea erabaki zuenean. Fase honen amaierarekin esan liteke aparkalekua ez egiteko aukerarik ez dagoela ia eta, beraz, Iruńeak Europako museo arkeologiko-historiko garrantzitsuenetakoa izateko aukera galduko duela.

Jakoba Errekondo

Terraza harrigarri baten zanpatzaile nagusi bihurtu berria den lagun batek, pare-pareko errepideko semaforoan gelditzen diren autobusetako bidaiarien eta aldetxo bizi den familiaren begiradak tamaina batean behinik saihetsi asmoz zer landare jarri dezakeen galdetu dit.

Eskudela edo barandan landare zintzilikarioak jartzeko lorontzi ilararen abantailak berak aipatu zituen, burua estutu izanaren adierazle. Surfinia kolonizatzailea, antigualeko geranio-hiedra, abandonatze bidean diren huntzak edo pentsamentu neguzale amorratuak, zer jarri bere garaian erabakiko da.
Zurezko sarexka bat jartzea aitatu nion, non igokari bereziren bat igoarazi eta begiraden olatuen karel izan dadin. Atxaparraren (Lonicera peryclimenum) nektar ttantta eta usain gozoaren berri eman eta pasio lorearen (Passiflora coerulea) usain fina eta fruituen likorea aipatu eta gero azken honen paregabeko lorea erakutsi nion. Pasioz bizi du orain terraza zaharraren ametsezko berrikuntza

Jabier Agirre

Garunera odola eramaten duten sei arterietako bat buxatzen denean, arteria horrek garaztatzen duen garuneko zona hori oxigenorik gabe geratzen da, eta iskemia horrek odolik jasotzen ez duten zelula eta ehunen heriotza ekar dezake: horri esaten zaio garuneko infartua.

Garuneko infartua adinean aurrera doazen pertsonetan agertu ohi da, normalean hipertentsio arterial edo diabete arazoen eraginez. Baina gertakari horien % 5-10 artean heldu gazteetan agertzen da . Kasu hauetan, jatorria odol-hodiaren sortzetiko malformazio batean, edota koagulazio sistemaren akats batean egoten da.
Iskemia iragankorra izan daiteke, eta baita horrek dakartzan ondorio kaltegarriak ere, tronboa istripu baskularraren hurrengo 24 orduetan desagertzen baldin bada. Kasu horietan sekuelarik ez da apenas gelditzen. Baina garuneko arteriaren buxadurak 24 ordu baino gehiago irauten badu, iskemia behin betikoa izan daiteke. Horrek ondorio larriagoak ekarriko ditu: mintzairaren atzerapenak, mugikortasun-arazoak gorputz adarretan edota sentimenen pertzepzio akatsak. Hemiplejia erasandako garun zatiaren kontrako aldean gertatzen da. Eta kanpotik ikusita oso aparatosoa den arren, zirkulazioa bere onera etorriz gero ordu gutxitan, hemiplejia ere atzeragarria da.
Eta iktusa garuneko iskemiaren izen teknikoa) kontu larria den arren, bihotzekoari baino askoz ere garrantzi gutxiago ematen zaio. Espainian egindako inkesta batek adierazten duenez, biztanleen % 5ak bakarrik ulertzen du benetan garuneko infartua zer den


NAFARROA

Nafarroako indar politiko nagusiek gogor erantzun diote Eusko Legebiltzarrak autogobernuari buruz onartutako ponentziari. Idazkian Euskal Herri osoaren aipamena egitea nahikoa izan da San Fermin jaien ondoren erantzuna antolatzeko: hasi alderdiekin, gobernuarekin jarraitu eta Legebiltzarrarekin bukatu. Egungo legalitatean aipatuta dagoena besterik ez dela errepikatu erantzun da EAEko erakundeetatik. Euskal auzian lurraldetasunaren gaiak pizten duen grinaren erakusle bat gehiago bizi izan dugu. Abertzaletasunari dagokionez, ez da nahikoa eskubide klabean aritzea, borondateak irabazteko estrategiez sakon hitz egitea ere gero eta funtsezkoagoa da.


EUSKARAZKO HEDABIDEEN DIRU LAGUNTZAK

2002KO euskarazko komunikabideak laguntzeko diru laguntzen deialdiak kezka piztu du sektorean, aurtengo deialdian 2001ekoan baino 300.000 euro gutxiago banatuko direla iragartzen delako. Eusko Jaurlaritzaren 2000. urteko aurrekontuen luzapenean oinarritu da deialdia. Beste urte batzuetan egin den bezala, euskarazko hedabideek iazko diru kopurua jaso dezaten beste diru kopuru batzuekin osatuko dela iragarri du Kultura Sailak. Hizkuntza gutxitu baten garapenerako hizkuntza bereko komunikabideek duten garrantziaz ez da zalantzarik inon. Horrek diru laguntzetan ere bere isla izan behar du. Ez da zalantzarik, halaber, euskarazko hedabideek jasotzen dituzten laguntzen gaia sakontasun handikoa dela, eta, beraz, sektoreak eta erakunde publikoek sakon aztertu behar dutena.


NAZISMOAREN TALDE IDENTITARIOAK

ESPETXEAN da jada Maxime Brunerie, Jacques Chirac Frantziako lehendakariaren aurkako atentatu saiakera egin zuena. Atentatuari dagokionez, ez da informazio gehiago atera, baina bai Frantziako ultraeskuinaren hari batzuei buruz. Brunerie Unite Radicaleko (UR) militantea zen, eta hau Frantziako talde nazien koordinadora gisa aritzen da. Le Penen FNtik aldendutako talde bat da eta URko kide asko -tartean Brunerie bera- FNtik aldegindako Bruno Mégretek gidatzen duen MNR mugimendu ultraeskuindarraren zerrendetan aurkeztu zen iragan hauteskundeetan. URren adarretako bat ćidentitarioenaĆ da, herri eta nazioen Europa aldarrikatzen duena, eta Terre et Peuple kultur elkartean biltzen dira. Honen harikoa da, halaber, Valentzian diharduen Terra Nostra elkartea, erreferentzia politiko nagusitzat sasoi bateko Aragoiko Koroa hartzen duena. Kataroak suntsituak izan ziren Okzitaniako Montsegurreko gotorlekuan bildu ziren iaz talde ćidentitarioĆ hauek guztiak, Okzitaniako mugimendu independentista biltzen den toki berean. Hilaren 5eko Vilaweb Kataluniako egunkari elektronikoan azaltzen da hau guztia (http://vilaweb.com).


LEILA UHARTEA ETA EUSKAL HERRIA: KONPARAKETA BAT

DAGOENEKO gehiena esana dago Espainiako armadak Leila uhartea hartu izanaz, nahiz eta aurrera begira, akaso auzia hasi besterik ez da egin, seguruenik Marokok nahi zuen bezala. Ondorengo lerroetan, «La Estrella digital» egunkari elektroniko espainiarrean «El ConspiradorĆ gaitzizenaz idazten duen zutabegileak honakoa idatzi du Leila eta Euskal Herria konparatuz: «Zapaterori dagokionez, Aznarri gaizki atera zitzaion Estatuaren egoerari buruzko eztabaida, nahiz eta Anasagastirekiko lehian posizioa berreskuratu zuen. Orain, Perejil uhartearen birkonkistarekin pausoa eta prestigioa ere berreskuratu ditu, baldin eta Marokoren erantzuna zorrozten ez bada eta gatazka handiago batean sartzen ez garen neurrian. Euskal krisian bezala, Zapaterori ez zaio bere arrakastaren gozamenerako tarterik gelditu. Perejileko krisia garaipen militarra bihurtu dute eta beste batzuek ere kontuan hartzeko modukoa da, esate baterako Euskal Herrian independentziaren banderekin ari diren horiek. Harri puska bategatik horrelako tinkotasunez jokatu bada, zer gerta liteke Euskal Herrian norbaitek bere kabuz indarrean dagoen legalitatea apurtuko balu? EAJ, EA, Batasuna eta beste zenbait tokitan oraindik ez al dute garbi? Mohamed VI.enari bizarra moztu bazaio, beste bizar batzuk ere beratzen jarri dira».

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan