2002-07-21 -- 1863.zenb
Bi makila zeuden etxeko atarian, paretaren kontra, erdi erorian. Bat lizar makila zen, bestea burdinazkoa. Motxilak kargatu eta mendiko botak jantzita etxetik ateratzerakoan, bakoitzak berea hartu zuen: Xalbatek lizar makila bipilari eutsi zion lehenik, eta Joxeri burdinazko makila fina luzatu zion gero, eskura. Biak ere neurri-neurrira eginak zituzten. Lizar makilak pausoa laguntzen zion Xalbati, eta burdinazkoak bidea markatu Joxeri. Lizar makila naturak emandakoa zen. Burdinazkoa naturak kendutakoa ordezkatzeko egina. Joxe eta Xalbat, biak, itsuak baitziren. Xalbat mendizale itsua, eta Joxe itsua. Xalbatek mendia besterik ez zuen ikusten, eta Joxek mendia ere ezin zuen ikusi. Biek berdin maite zuten hala ere mendiko bidea.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa