Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-18 11:09:55
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-07-21 -- 1863.zenb

Hitz Bitan

- Ruben Sanchez bertsolariaren hitzak dira hauek «Geu» aldizkarian jasoak: «Bertsozale eta bertsolari multzo garrantzitsua sortzen ari da, gero eta arabarragoa gainera. Horrek eragin du zaleek hemengo bertsolariak ezagutzen dituztela. Lehen ez zeuden horrenbeste plaza Araban, jendea animatzen ari dela ikusten da».
- Ander Lipusek honakoa adierazi zuen «Deia»n: «Gure herrian, antzerkigintzaren inguruko ezjakintasun handia dago. Sarri, egiten didaten lehenengo galdera da aktoreak nola ikas ditzakeen horrelako testu luzeak, eta hori gutxienekoa da. Izan ere, aktorea beste mila gauzatan ari da interpretatzen dagoenean. Informazio gutxi dago aktoreen munduaz».
- Ismael Manterolak «Euskaldunon Egunkaria»n: «Beldur naiz artistak ez ote diren lerratzen ari gero eta gehiago komunikabideen mundura, kulturaren mundura baino gehiago».
- Luisa Etxenikek zera zioen «El Pais»en: «Irakurtzearen ohitura asko predikatzen da, baina oso gutxi praktikatzen da. Horregatik, honelako galderak egiten dizkiot nire buruari: Geure sistemari, gobernatzen gaituzten botereei interesatzen al zaie benetan jendeak irakurtzea?».

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan